DELITU ETA ZIGORRAK

2022ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Kote Cabezudoren kontrako auzi nagusia aztertuta, epaimahaiak hamar delitu egotzi dizkio.Beste 217 bazirela salatu zuten epaiketan akusazioek, baina gehienen inguruan absolbitu egin dute akusatua. Haurrei egindako irudiengatik jarri dizkiote argazkiak hedatzeagatiko zigor gehienak; adin nagusiko emakumezkoak jarritako salaketak ere badira, baina sententzian adierazi dute ezin dela frogatu, oro har, horiei «iruzur egin» zienik. Horra, banan-banan, frogatutzat jo dituzten delituak eta horien arabera ezarri dizkioten zigorrak:

Haurren pornografiarekin lotutako sei delitu. Sententzian egiaztatu dute Cabezudok modelo adingabeei egiten zizkiela usu argazkiak, eta taxu pornografikoko argazkiak egin zizkiela behin baino gehiagotan. Zehazki, haurren pornografiarekin lotutako sei delitu egotzi dizkiote. Delituetako batean leporatu diote irudi pornografikoak izatea gero hedatzeko; beste batean, pornografia mota hori ekoiztea; gainerako lauretan, haurren pornografia hedatzea. Delitu horiengatik hamabost kartzela urte bete beharko dituelaebatzi dute; lau adingaberi 15.000 euroko kalte ordainak pagatu beharko dizkie, eta beste bati, berriz, 10.000 eurokoa. Akusatuak ukatu egin zuen epaiketan haurren pornografia egin izana, etabere lanaren izaera «artistikoa» nabarmentzen ahalegindu zen. Argudiatu zuen beti jarduten zuela modeloen baimenarekin, eta adingabeak baziren, haien gurasoena ere izaten zuela. Epaiaren arabera, adingabe bat «portaera sexual» batean erakusten duen irudi oro da haurren pornografia. Tankera horretako materiala sei adingaberekin sortu zuela frogatu da epaiketan, baina, ekoizpenari dagokionez, delitu bakar batengatik zigortu dute; gainerakoak preskribatuta daude.

Sexu eraso bat . Epaiketan argazkilariak egindako abusu eta erasoen lekukotasunak eman zituzten biktimek. Zazpi urteko kartzela ezarri diote biktimetako bati sexu eraso bat egitea leporatuta. 20.000 euro pagatu beharko dizkio bortxatu zuen andreari, eta hamabi urtean galarazita izango du haren ondora hurbiltzea. Epaiaren arabera, bideo bat grabatzen ari zela modeloari bulban hatzak «era hertsatuan» sartu zizkionean egin zuen erasoa; hiru aldiz egin zuen modeloak eskua erretiratzeko ahalegina, baina akusatuak ez zion kasurik egin, eta «baimenik gabe» jarraitu zuen. Salaketa partikularraren arabera, akusatuak 150 aldiz bortxatu zuen biktima hori, baina sententzian sexu eraso bakar bat jo dute frogatutzat.

Sexu abusu bat. Ebazpenean sexu abusuekin lotutako delitu bat jo dute frogatutzat; horren ondorioz ezarri diote bost urteko kartzela zigorra, eta biktimarekin harremanetan jartzea edo harengana hurbiltzea galarazi diote.15.000 euroko kalte ordaina ere pagatu beharko dio. Epaiaren arabera, argazkilariak bulban hatzak sartu zizkion modeloari, baimenik gabe.

Bi iruzur. Bi modelori iruzur egitea egotzita jarri dizkiote beste bi kartzela zigor; zortzi hilabetekoabat, eta seikoa bestea. Bi delitu horiek frogatutzat jo dituzteesanez bi modelo horiek dirua pagatu ziotela argazkilariari beren argazkiak Internetetik kentzeko, eta bere webgune propiotik erretiratu bazituen ere ez zuela deus egin beste gune batzuetatik kentzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.