Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Gizartea

Publizitatea

Gizartea

KRONOLOGIA

 

2015-11-29 / Berria

IPCCaren sorrera (1988): Klima aldaketari buruzko gobernuarteko taldea sortu zen, Nazio Batuen Erakundearen oinarrian, jarraipen zientifikoa egiteko berotze globalaren prozesuari.

Rioko goi bilera (1992): Rio de Janeiron (Brasil) Lurraren Goi bilera egin zuten, helburu honekin: berotegi efektuko gasen kopurua atmosferan mantentzea maila batean, zeinean arriskurik ez litzatekeen gertatuko sistema klimatikoarentzat. 1994an jarri zen indarrean hartutako akordioa, 50 estatuk berretsi ostean.

Kyotoko Protokoloa (1997): Klimari buruzko hirugarren bileran Kyotoko Protokoloa sinatu zuten. Horren arabera adostu zuten munduko 30 herrialderik industrializatuenek konpromisoa hartzea berotegi efektuko gasen isurketa %5,2 gutxitzeko 2012rako, 1990eko urteko isurketak erreferentziatzat hartuta.

AEBek Kyotori ez (2001): AEBek, George W. Bush presidente errepublikanoa buru zutela, uko egin zioten berotegi efektuko gasen isurketa murrizteari eta Kyotoko Protokoloa betetzeari.

Kyoto Protokoloa, indarrean (2005): Kyotoko Protokoloa indarrean sartu zen, berotegi efektuko isurketen %55 isurtzen zituzten herrialdeen gutxieneko babesa ziurtatu ondoren. Urte hori XIX. mende osteko beroena izan zela jakinarazi zuen NASAk. Lurra 0,8 gradu berotu zen mende batean, eta 0,6 gradu azken hogeita hamar urtean.

Klima aldaketaren oinarri zientifikoa (2007): IPCCak egindako txostenak frogatu zuen gizakiaren jardueragatik ari dela berotzen planetaren tenperatura. 1990etik egindako laugarren txostena zen, eta sei urtean munduko 2.500 zientzialarik baino gehiagok egindako ikerketak zituen oinarri.

Kopenhageko porrota (2009): Kyotoko Protokoloaren ordezkoa sinatzeko planteatzen zen Kopenhageko goi bilera akordio juridikoki ahul batekin amaitu zen. Lehen aldiz, herrialdeek aitortu zuten munduaren berotze orokorra ezin dela industriaurreko garaian baino bi gradu gehiagokoa izan. Horretara iristeko bidea eta konpromisoak ez zituzten zehaztu, ordea.

Kyotoko Protokoloaren epemuga (2012): Kyotoko Protokoloaren lehen aldiaren epea gainditu zen.

Txina-AEB, akordioa (2014): Txina eta AEBek, berotegi efektuko isurketen erdien erantzuleak izanda, nazioarteko hedabideek Ā«historikotzatĀ» jo zuten akordio bat sinatu zuten, klima aldaketari aurre egiteko. AEBek konpromisoa hartu zuten 2025erako %28 murrizteko CO2 isurketak, eta Txinak 2030 jarri zuen mugatzat isurketen hazkundea eteten hasteko.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak