Katalunia

Konstituzionalak ez du erabakirik hartu Puigdemonten hautagaitzaz

Igor Susaeta.
2018ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Carles Puigdemontek Generalitateko presidente izateko hautagai izateari uko egin dionez «behin-behinean», Auzitegi Konstituzionalak deliberatu du erabakirik ez hartzea, oraingoz, Espainiako Gobernuak JxCko zerrendaburuaren hautagaitzaren aurka urtarrilaren amaieran jarritako helegiteari buruz. Konstituzionala, berez, atzo zen erabakitzekoa ea tramiterako onartzen duen ala ez Madrilen inpugnazioa, baina, ikusita Roger Torrent parlamentuko presidenteak Jordi Sanchez (JxC) proposatu duela Generalitaterako presidentegai, Konstituzionalak hamar egun eman dizkie kausan pertsonatutako aldeei, adieraz dezaten ea zentzurik ba ote duen prozedurarekin jarraitzeak.

Zuzenbide konstituzionalean katedradunak direnek berek kritikatutako erabaki ezohiko bat hartuz, Konstituzionalak deliberatu zuen tramiterako onartu ala ez erabaki aurretik kautelazko neurriak jartzea Puigdemonten hautagaitzari. Inbestidurara agertzeko, baldintza bat jarri zion:Auzitegi Gorenaren baimena edukitzea.

Bestalde, Konstituzionalak tramiterako onartu du PSCk legegintzaldia desblokeatzeko jarritako babes helegitea. Ez du kautelazko neurririk hartu, ordea, eta, hortaz, oraindik ez da hasi presidente baten inbestidurak huts egin ondoren bozetara berriz deitu arteko bi hilabeteko epea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.