Egunean hemezortzi orduz ziegan dute Jordi Sanchez, zigortuta

Igor Susaeta.
2018ko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Jordi Sanchezek (JxC) kartzelatik audio bidez grabatutako mezu bat entzun ahal izan zuten JxC Junts Per Catalunyak abenduaren 21eko hauteskundeetarako egindako kanpainako ekitaldi nagusian. Bada, horregatik hainbat zigor jarri dizkio Soto del Realeko espetxe zuzendaritzak JxCko diputatuari. Azkenekoa, hilabete honetan bertan. Izan ere, apirilean egunean hemezortzi ordu ziegan igarotzen ari da ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidente ohia, eta hala egongo da astelehena bitartean. Joan den urriaren 16tik dago espetxean.

Nuria Guillaumes JxCko zerrendakidea izan zenak grabatu zuen mezua. Espetxe zuzendaritzaren arabera, dei hartarako eskubidea zuen Sanchezek. Guillaumesek grabazioa zabaldu zuen mitin batean, abenduaren 15ean, eta espetxe zuzendaritzak espedientea ireki zion Sanchezi.

Hiru zigor ezarri dizkiote. Aurrenekoa, abenduan, moduluz aldatzea. Bigarrena, Guillaumesekin sei hilabetez harremanik ez edukitzea —ez dago argi noiz sartu zen indarrean neurri hori—, eta hirugarrena, ziegan hemezortzi ordu igarotzea. Sanchezen defentsa aipatuta La Vanguardia Kataluniako egunkariak argitaratu duenez, hil honen hasieran ezarri zioten hirugarren zigorra. Defentsaren esanetan, audioa emititu zutenean, Sanchezek bazuen kanpaina egiteko eskubidea.

Bestalde, Kataluniako espetxe batera eraman dezatela eskatu du Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.