martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Bruselaren irizpide argia

2021eko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Eskoziako balizko bigarren erreferendum batez galdetuta, honela erantzun zuen atzo Eusko Legebiltzarrean urteetan Europako Batasuneko Kanpo Arazoetako zuzendari nagusi izan den Eneko Landaburuk, BERRIAko kazetari Irune Lasari Eurobasque Saria emateko ekitaldian: Ā«Biharko egunez, zergatik ez, Eskozian erreferendum bat badago eta independentziaren aldekoek irabazten badute, Eskozia arazorik gabe sartuko da Europako Batasunean; prozesua geldiaraz lezakeena, Britainia Handia, ez dagoelako Batasunean; beraz, ongi etorri, eskoziarrakĀ».

Horixe bera esango zukeen Bruselako diplomazia komunitarioak, 2014ko erreferendumean, Erresuma Batua EBko kide zela, baiezkoak irabazi balu? Erreferenduma Edinburgoren eta Londresen akordioaren ondorioa izan zen. Zer egingo zukeen Europako Batasunak Erresuma Batuak, bere interesen aurkako emaitza ikusita, hitza jan balu? Eskoziarren alde egingo zukeen?

Kataluniako adibidea erabili zuen Landaburuk Europako Batasunak orain arte eduki duen jarrera agertzeko; alegia, Batasunak ez du estatu bat behartuko zati batekin independentzia prozesua adostera, estatua aurka badago.

Landaburuk argi utzi zuen zein izan den orain arte auzi horietan Bruselak erabili duen irizpidea, eta ez du ematen aldatzeko asmorik daukatenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.