EB-KO KASUAK

2015eko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
2001. Herbehereek ezarri zuten mugarria: Europako Batasunean ez ezik, munduan izan ziren lehenbiziko herrialdea sexu bereko bikoteen ezkontzak onartzen. 2012an Kariben dauzkan menpeko lurraldeetara zabaldu zuen legea; lurralde horietan ez da ezkontzea onartzen, baina Herbehereetan egindakoak onartzen dituzte.

2003. Belgika, EBko eta munduko bigarren herrialdea sexu bereko bikoteen ezkontzak onartzen.

2005. Espainia, EBko eta munduko hirugarren herrialdea sexu berekoen ezkontzak onartzen. Egun batzuetara Kanadak onartu zuen.

2009. Suediak onartu zuen.

2010. Portugalek onartu zuen.

2012. Danimarkak onartu zuen. Haren menpeko bi lurraldeei, ordea, ez die eragiten —Groenlandiari eta Faroe uharteei—.

2013. Frantziak onartu zuen. Aurkakoek mobilizazio jendetsuak egin zituzten.

2014. Erresuma Batuaren barnean, lehenik Ingalaterrarako eta Galeserako onartu zen lege bat, eta urte bukaeran Eskoziako Parlamentuak bere legea egin zuen sexu berekoen ezkontzak onartzeko. Maltak ontzat jo zuen atzerrian onartutako ezkontzak onartzea.

2015. Luxenburgon indarrean sartu zen sexu bereko bikoteen ezkontzak onartzeko legea. Irlandan, herritarrek erreferendum bidez onartu zuten eskubidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.