Athleticek zalantzak uxatu gura ditu gaur, Atletico Madrilen zelaian

haritz gallastegi
Bilbo
2019ko urriaren 26a
00:00
Entzun
«Irabaztea gura dut pozik egoteko». Raul Garciak argi ditu gauzak. Futbolean azken emaitzak baino ez du balio. Taldeak helburuak lortuz gero ez dago jokoaren gaineko eztabaidarik. Antzeko jokoa egin eta emaitzak txarrak baldin badira, berriz, urduritasuna agertzen da. Pozik egoteko garaipenak behar direlako.

Liga hasiera ikusgarria egin ostean, Athleticek lau jardunaldi daramatza irabazi barik. Ez da bolada ona, baina ohikoak izaten dira talde gehienetan. Horrelako egoeretan lehenbailehen irabaztea izaten da helburua eguneroko lanean konfiantza ez galtzeko. Bistan da gaurko Atletico Madrilen kontrako partida ez dela aproposena garaipenaren bidera bueltatzeko. Defentsako lan sendoa eta erasoan talentua uztartzen ditu aurkariak. Baina Diego Simeoneren taldearikostatzen ari zaio garaipenak kateatzea. Egun, Txapeldunen Ligako postuetatik at dago.

Bi taldeek antzekotasun handiak dituzte. Gaizka Garitanok zein Simeonek atzetik aurrera eratutako talde sendoak dituzte gustuko. Eta sasoi hasieran antzeko gaitzak eta bertuteak erakutsi dituzte. Gol gutxien jaso dituzten taldeak dira baina, era berean, sailkapeneko lehen hamarren artean gol gutxien sartu dituztenak dira. Athleticen erasoko jokalarien talentu faltari egotzi zaio gabezia. Atletico Madrilek talentu askorekin ere ez du asmatu.Zuri-gorrien hamaikakoari dagokionez, euskarrian dago zalantza nagusia. De Marcos hamaikakora itzul daiteke. Yuri osatu egin da.

ATLETICO MADRIL-ATHLETIC

Atletico Madril. Oblak; Trippier, Felipe; Hermoso, Lodi; Koke, Thomas, Saul, Lemar; Correa eta Morata.

Athletic. Unai Simon; Capa, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; Dani Garcia, Unai Lopez, De Marcos, Raul Garcia, Muniain; eta Williams.

Epailea. Hernandez Hernandez.

Lekua. Wanda Metropolitano (68.456 ikusle).

Ordua. 21:00etan (Movistar Partidazo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.