ESANAK

2018ko irailaren 25a
00:00
Entzun
«Euskarari atxikirik izan naiz beti, eta zuberotarrari, eta ene bizitza guztian mintzatu dut, nonahi izanik ere, Palestinan ala Frantzia erdian...».

«Santa Grazi pastorala da ene lehena, 1976an. Etxahunen ikusten joan ninduzun eta: 'So egizu, hemen dituzu dokumentuak, egin ezazu Santa Grazi pastorala». Baina ez zuen egiten. 'Ez duk egiten? Bada, nihaurek eginen diat!'».

«Gotzon Garateri igorri nion, eta hark erran zuen beharrezkoa zela euskararentako hiztegi hori [Latina-Euskara hiztegia]. 2.400 ordu ezarri dut horren egiteko. Frantzian, irakasle batek 600 oren ezartzen dizu urtean…».

«Ni bizi naiz oraingo bizitzan. Baratzea egin dut betidanik. Ez dakit hori nostalgikoa izatea den, ala ekologikoa».

«Arrantza anitz egin dut, eta arraina atzeman. Irakatsi diot anitzi nola egin. Haurtzaroan horretan bizi ginen, jendeekin, izadiarekin, argizagiekin, ekiarekin, euriekin eta elurrarekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.