NAZIOARTEKO EGIAZTATZE BATZORDEAREN ADIERAZPENA

2017ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
«Nazioarteko Egiaztatze Batzordea 2011ko irailaren 28an sortu zen ETAren indarkeriaren behin betiko amaiera egiaztatzeko.Azken sei urteotan, batzordea lanean aritu da euskal erakundeekin eta gizarte zibilarekin batera, indarkeriaren amaiera ordenatua lortzea helburu hartuta. Sortu zenetik, batzordeak egiaztatu du ETAk bete egin dituela bere indarkeria ekintzak amaitzeko konpromiso guztiak.

2014ko urtarrilean batzordeak egiaztatu ahal izan zuen ETAk arma, munizio eta lehergai kopuru zehatz bat erabileratik kanpo utzi zuela. Hori izan zen ETAren lehen pausoa desarmatzerantz.

2017ko martxoaren 27an eta apirilaren 6an, hurrenez hurren, Nafarroako Parlamentuak eta Eusko Legebiltzarrak Egiaztatze Batzordearen jarduna bermatu zuten eta galdegin zioten 'jarraitzeko lan ona egiten' ETAren armagabetzea 'aldebakarrekoa, osoa, behin betikoa eta egiaztatua' izan zedin.

Helburu horrekin, gaur jaso du batzordeak, gizarte zibilaren ordezkari Jean Noel Etxeberriren eskutik, armei, munizioei eta lehergaiei buruzko informazioa. Jaso eta berehala jarri da informazio hori Frantziako agintarien esku, eta haiek ziurtatu eta jasoko dute ETAren armategia. Batzordea ez da prozesu horretan tartean sartuko. Batzordeak uste du urrats horrekin osatzen dela ETAren armagabetzea.

Baionako alkateak gonbidatuta eta hura bertan zela jaso da udaletxean gizarte zibileko ordezkariek emandako informazioa. Horren lekuko izan dira Boloniako artzapezpiku gorentasun Matteo Zuppi, eta Irlandako eliza metodistako presidente ohi Harold Good agurgarria.

2011tik, batzordeak estuki lan egin du euskal aktore politiko eta sozialekin. Hor barnean sartzen dira Eusko Jaurlaritza, alderdi politikoak, sindikatuak, patronalak eta euskal eliza katolikoa. Batzordeak Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluren lana ere eskertzen du, urte hauetan guztietan emandakolaguntzarengatik. Batzordeak haien laguntza eta elkarlanaeskertzen die guztiei, su-etena eta indarkeriaren behin betiko egiaztatze lanak egin ahalizateko.

Batzordeak badu konfiantza, aktore garrantzitsu guztien laguntzaz, urrats historiko honek lagunduko duela euskalgizartean bakea eta bizikidetza sendotzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.