NEURRI NAGUSIAK

2020ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
LOMLOE legea onartzearekin batera, hainbat aldaketa eta neurri berri iritsiko dira Hego Euskal Herriko ikastetxeetara.

Irakaskuntzarako hizkuntza
Aurrerantzean, gaztelania ez da izango irakaskuntzarako hizkuntza.

Curriculuma
Madrilek curriculumaren erdia zehaztuko du gehienez—%55 ezartzen zuen PSOEren azken hezkuntza legean— gaztelaniaz besteko hizkuntzak dituzten erkidegoetan.

Erlijioa
Erlijioa ez da derrigorrezko irakasgaia izango, eta ez dute notarako aintzat hartuko.Gainera, aukeratzen ez dutenek ez dute ordezko beste ikasgai bat egin beharrik izango. Halere, legeak jasodu beste irakasgai bat emateko aukera ere: Erlijioen kulturaren irakaskuntza ez-konfesionala.

Hezkuntza berezia
Hamar urte igarotzerako, ikastetxe arruntek baliabideak eduki beharko dituzte ikasle elbarriak artatzeko.

Diru laguntzak
Ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeek ez dute jasoko diru laguntza publikorik.

Sare publikoa eta itunpekoa
Sare publikoa honela definitzen du: «Hezkuntza publikoa hezkuntza sistemaren ardatz egituratzailea da». Ez diete lurzoru publikorik emango itunpeko ikastetxeei.

0-3 etapa
Leku publiko gehiago jarriko dituzte 0-3 urteko etaparako.

Batxilergoa
Lau Batxilergo mota eskaintzeko aukera ireki dute: zientzia eta teknologia, giza eta gizarte zientziak, artea eta orokorra. Azken hori izango da berrikuntza, eta arlo zientifikoko eta letretako gaiak uztartuko ditu.

Irakasleak
Legea indarrean sartu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak proposamen arautzaile bat egingo du irakasleen hasierako formakuntza eta formakuntza jarraitua arautzeko, baita lanbiderako sarrera eta haren garapena ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.