Jaurlaritzak dio bihotz kirurgiak zentralizatzen ari direla osasun sistema handiak

Erredakzioa
2022ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Basurtuko ospitaleko (Bilbo) bihotz-kirurgia zerbitzua Gurutzetako erietxera (Barakaldo, Bizkaia) mugitzeko prozesua eten egin zuen epaile batek behin-behinean aste hasieran, eta erabaki horri alegazioak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzak. Osasun Sailak argudiatu du osasun sistema handietan neurriak hartzen ari direla bihotz kirurgiak zentralizatzeko, eta badagoela «ebidentzia zientifikoa» horren onurez: «Konplexutasun handiko prozeduretan paziente bolumena zenbat eta handiagoa izan, orduan eta osasun emaitza hobeak eta konplikazio gutxiago».

Era berean, Jaurlaritzak argitu du kardiologia zerbitzuari eutsi egingo zaiola Basurtun, bihotz kirurgiarik ez duten beste erietxeetan bezala. Halere, bertako medikuek salatu dute erabakiak «itxaron zerrendak luzatuko» dituela, «arretarako aukera murriztuko» duela batez ere larrialdietan, eta prozedura batzuk egin ezin izateak «bestelako albo kalteak» eragingo dituela. Zerbitzua bi zentroetan edukitzearen alde agertu ziren Basurtuko langileak, atzo egindako elkarretaratzean; behin betiko erabakia iritsi bitartean, ostiralero protesta egiten segituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.