Astronomian ere, babiloniarrak lehenak

Babiloniako astronomoek uste zen baino hamalau mende lehenago erabili zituzten kalkulu geometrikoak Jupiter planetaren mugimendua igartzeko, 'Science'-k argitaratu duenez
Jupiter eta Gaminedes ilargia, <em>Hubble</em> teleskopioak igorritako irudi batean.
Jupiter eta Gaminedes ilargia, Hubble teleskopioak igorritako irudi batean. EFE

Juanma Gallego -

2016ko urtarrilak 31

Zapatari, Dendarikale, Tejeria... ohikoak dira Euskal Herriko hirietako alde zaharretan lanbide zehatzei eskainitako kaleak. Iraganean izandako jardueren lekukoak dira izen horiek. Horregatik ez da harritzekoa astronomiaren sorlekutzat jotzen den Babilonian astronomoen auzo bat egon izana, Estrabon geografo greziarrak idatzi zuenaren arabera. Auzo horretako biztanleen ezagutzak, ordea, orain arte uste zen baino sakonagoak izan ziren, aste honetan Science aldizkarian ezagutzera eman duten ikerkuntza baten arabera.

K. a. 400-50 urteren inguruan kuneiformean idatzitako testuetan egindako interpretazio berria izan da aurkikuntzaren abiapuntua. Horren arabera, antzinako babiloniarrek geometria erabiltzen zuten planeten ibilbidea igartzeko. Orain arte uste zen kalkulu aritmetikoak baino ez zituztela erabili, eta astronomiari aplikatutako geometria hori XIV. mendean asmatu zela Europan. Aurkikuntza horrek, berriz, zientziaren historia berridaztea ekarriko du.Londresko Britainiar Museoan dauden bost oholtxoei esker egin du aurkikuntza Mathieu Ossendrijver astrofisikariak. Antzinako Zientziaren Historia irakasten du Ossendrijverrek Berlingo Humboldt Unibertsitatean, eta Babiloniako astronomia eta matematika ikertzen ditu bereziki. Hamalau urte inguru eman ditu testu horiek aztertzen.

2014. urtera arte Jupiter planeta aipatzen zuten lau oholtxo baino ez zituen izan eskura, eta horiek interpretatzea oso zaila izan zen. Urte horren amaieran, ostera, bosgarren oholtxoa agertu zen: buru-hausgarria osatzeko gakoa.

Era horretan jabetu zen Ossendrijver Jupiterrek zeruan egiten duen ibilbidea deskribatzeko prozeduraren berri ematen zela oholtxo horietan. Bi trapezio irudikatzeko argibideak agertzen dira bertan. Horietan, 60 egunetan zeruan Jupiter non egongo zen azaltzen da, eta geometria erabiliz, planeta hori urtebetean une bakoitzean non egongo den kalkulatzeko aukera ematen du oholak. Jupiter garrantzi handiko planeta izan zen babiloniarrentzat, haien panteoiaren jainko nagusi Marduk ordezkatzen baitzuen.

Babiloniarrak planeta baten mugimendua igartzeko geometria erabili zuten lehenak izan zirela agerian gelditu da horrela, gutxienez orain arte uste zen baino 1.400 urte lehenago, alegia.

Astrofisikariak Science aldizkarian azaldu duenez, denbora eta abiaduraren irudikapen abstraktua dakar teknika hori erabili izanak.

Mendeetako isiltasuna

Ossendrijverrek egin duen aurkikuntza oso garrantzitsutzat jo du Espainiako CSIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko Barbara Boeck asiriologoak. «Planeten mugimendua ezagutzeko Babiloniako astronomoek teknika geometrikoak erabili izanak bi ondorio dakartza. Lehenik, abstraktutasun maila handi bat lortu zutela, gaur egungo zientzian erabiltzen dugun metodologiaren parean egon daitekeena. Bigarrenik, babiloniarrak jabetzen zirela aljebra eta aritmetika akatsak egon zitezkeela, eta hori ekarpen garrantzitsua da antzinako zientzia pentsaera ulertzeko orduan».

Juan Antonio Belmonte Kanaria uharteetako (Espainia) Astrofisika Institutuko ikertzaileak azaldu duenez, antzinatean uste den baino askoz gehiago zekitela berretsiko luke aurkikuntza horrek. Astroarkeologian aditua da Belmonte, eta, nagusiki, Egipton izandako astronomia du bere ikerketa lerroaren ardatz. Ezagutza hori hamalau mendeetan galdu izana posible ote den galdetuta, zalantzak agertu ditu: «Agian ezagutza honek asko nabarmendu gabe iraun zuen denbora luzean». Adituak antzinako Grezian izandako beste aurrerapen bat jarri du adibidetzat: «Ptolomeok astrolabioa deskribatu zuen lehen aldiz, baina lehen tresna eraiki arte zortzi mende igaro ziren».

Babilonia eta Uruk hirietako 450 bat oholtxok osatzen dute Babiloniarren astronomia corpusa. Gehienetan garai horretan ezagutzen ziren bost planeten eta ilargiaren inguruko datuak agertzen dira.

Planeten itxurazko mugimendua ikusi, eta horren arabera iragarpenak egiten zituzten lehen astronomoek garai urrun haietan. Eta doitasun handiarekin neurtu zituzten hainbat fenomeno. K. a. VIII. mendean ilargi hilabetea zehaztu zuten zenbait minuturen doitasunarekin, eta eklipseak igartzeko, hamazortzi urtean behin izaten den Saros zikloa ere identifikatzeko gai izan ziren.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Jendea maskararekin, Hendaiako tren geltokian. / ©Guillaume Fauveau

Leku publiko itxietan maskara erabiltzea baitezpadakoa izanen da Ipar Euskal Herrian

Ekhi Erremundegi Beloki

Jean Castex Frantziako lehen ministroak adierazi du heldu den astetik aitzina sartuko dela indarrean neurria Frantzian eta Ipar Euskal Herrian. Frantzia iparraldean eta Paris ingurunean foku gehiago agertu dira azken asteetan.

Nekane Murga jarduneko Osasun sailburua agerraldi batean. ©David Aguilar

80 kasu gehiago agertu dira Hego Euskal Herrian

Andoni Rekondo Izagirre - Joxerra Senar

Azken 24 ordutan 58 kasu agertu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta beste 22  Nafarroan. Beste pertsona bat hil da COVID-19aren ondorioz

Iruñeko Carlos III etorbidean, jendea maskara eramanez. Erabilera orokortzen ari bada ere, joera hori areagotzea bilatzen du administrazioak. / ©IÑIGO URIZ /FOKU

Kalean ere, maskararekin

Joxerra Senar

Maskara erabili behar da toki irekietan eta itxietan: gaurtik aurrera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; bihartik Nafarroan. Hegoaldean, 80 kasu agertu dira, eta birusaren aurrean erne egotera dei egin dute.

Herritar bat maskara jantzita duela, artxiboko irudian. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Larunbatetik aitzinera maskara derrigorrezkoa izango da Trebiñun

Ainhoa Larretxea Agirre

Sei urtetik gorako herritarrek derrigorrez erabili beharko dute maskara leku ireki zein itxietan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna