Prest?

Rober Gutierrez - Bai Euskarari elkarteko zuzendaria

2019ko urtarrilak 25

Urrats handiak egin ditugu 2018an: 90 entitate batu dira Bai Euskarariren komunitatera; jarraipenerako aplikazioa osatu eta eguneratu da, baliabideen atala etengabe elikatu da, Bai Euskarari sarien ekitaldian Talleres Mitxelena, Fideslan, Jon Garaño eta Aitor Arregi saritu ditugu; Lansarean lan-atariaren aplikazioa aurkeztu dugu; enpresen eta profesionalen sareko Enpresarean.eus plataforma eguneratu dugu eta, horrekin batera, Enpresarean Telebista sortu da; gainera, digitalizazioa eta transformazioaren etorkizuneko erronken inguruko azoka antolatu dugu. Araban, bestalde, pilotajeak, Lazarraga Sariak eta Araban euskara lanabes jardunaldia antolatu dugu bertako enpresekin... Bistan denez, Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean. Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko.

Euskararen presentzia sustatzeko helburuarekin ari gara Euskal Herri osoan. Euskaraz balioa eransten ari gatzaizkio eremu sozioekonomikoari. Euskaraldiaren ariketarekin esperimentatu ahal izan dugun bezala, gure Lurraldearen eraldaketaz ari gara. Enpresetan hizkuntzak —eta horien artean euskara ere— egoki kudeatzea eraldaketa bat da, enpresarentzat eta baita transformazio-prozesu horietan parte hartzen duten pertsonentzat ere.

Berrikuntza aberasgarria da. Beste hainbat berrikuntzarekin gertatzen den bezala, garapena ahalbidetuko duen jarrera aktiboa landu behar da. Euskara sustatzen duenak, berrikuntzaren, aniztasunaren, bizikidetzaren, kohesioaren eta gure komunitatearen garapenaren alde egiten baitu.

Gure ekarpena lagungarria izaten ari da alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko. Lorpenak nabariak dira eta aurrera jarraitzeko adorea ematen digute. Bereziki nabarmendu behar dugu Bai Euskarari Ziurtagiria duten Euskal Herri osoko ia 1.400 enpresa, saltoki eta era guztietako entitate baino gehiago egiten ari diren lana, haien konpromisoa, eredua eta eragina. Aitortza esplizituki egitea garrantzitsua da. Behar dute. Behar dugu.

Bai Euskarari ziurtagiria duten entitate horiei aitortu, baloratu eta aintzat hartu behar zaie egiten ari diren lana, gure hornitzaileak kontratatzeko garaian, administrazioen deialdietan eta abarretan.

Guztion artean, balioa eman behar diogu egiten ari garen lanari. Baina ez gaitezen horrekin konformatu, birpentsatu behar baitugu zer egin eta nola eragin nahi dugun alor sozioekonomikoaren espazioetan euskarak leku handiagoa irabazteko. Aurrera begira, erronka handia dugu lan munduan, merkataritzan eta baita kontsumoan ere...

Administrazioaren eta enpresa handien lidergoa eta eredugarritasuna baliatuta, Euskal Herri osoko era guztietako enpresetan euskara sustatzeko eta kudeatzeko, sentsibilizazioan eragin behar dugu, komunikazioa landuz, ereduak, baliabideak eta aukerak eskainiz, zubiak eraikiz —Hezkuntza eta enpresen artean, esate baterako —, metatutako esperientzia baliatuz, denok norabide berean, elkarlanean eta ilusioz. Ez da erronka makala... Prest al zaude 2019an pauso berriak emateko?

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

COVID-19aren uste ustelak

Mikel P. Ansa

COVID-19aren pandemia ukatzen duten joera batzuek indarra hartu dute uda honetan. Haiek zabaldutako uste batzuk zeinen okerrak diren azaldu dute Miren Basaras eta Guillermo Quindos mikrobiologoek artikulu sorta honetan. Gaur, koronabirusaren larritasuna.

Santos Indurain Osasun kontseilariaren agerraldia, artxiboko irudi batean. ©Jesus Diges, EFE

Nafarroako egoera «egonkortzen» ari dela esan gobernuak

Uxue Rey Gorraiz

Azken egunean, 223 positibo atzeman dituzte foru erkidegoan. Kutsatuen kopuruak behera egin du bigarren egunez jarraian.

EHUko ikasle batzuk, artxiboko irudian ©Luis Jauregialtzo / Foku

EHUk espedientea ireki dio irakasle bati, eskolak maskararik gabe ematen zituelakoan

Irati Urdalleta Lete

Farmazia Fakultateko irakasleak positibo eman du PCR proban. Hamabost eguneko epean ebatziko dute espedientea.

PCR probak, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo

Ia ehun kasu gutxiago atzeman dituzte egun bakarrean

Uxue Rey Gorraiz

Azken egunean, 608 kasu detektatu dituzte Hego Euskal Herrian. Positiboek behera egin dute Nafarroan, Bizkaian eta Araban; Gipuzkoan ugaritu egin dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna