Vicent Partal.
ZUZENDARIEN GALEUSCA

'Fins aviat', Clara

2023ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Hizkuntza bakoitzak baditu bere esamolde bereziak joan doan denborarekin loturiko kontzeptuak adierazteko. Katalanez, batzuetan fins aviat esaten da agurtzeko: ñabarduraz betetako esamolde bat da, eta ezin itzulizkoa, nolabait ere. Ez da gero arte hutsa, ezta agur soil eta erabatekoa ere; aitzitik, berriro elkartzeko segurtasuna adierazten du, eta horretarako desira ere bai. Laster elkartzeko.

Europako Parlamentuan askotariko jarduerak izan dira aste honetan, bat oso interesgarria: autodeterminazioari buruzko mahai ingurua, Clara Ponsati diputatu eta kontseilari erbesteratuak antolatua.

Ekitaldian —hemen ikusgai: https://www. youtube.com/watch?v=O8n2P5XARCY)—, gai horietan punta-puntakoak diren bi jakintsu katalanek parte hartu zuten: Carles Boix, zeina Politikako eta Gai Publikoetako irakaslea baita Princetongo Unibertsitatean —antolatzaileetako bat—; eta Neus Torbisco, Geneva Graduate Institutekoa. Beste irakasle batzuek ere parte hartu zuten: Allen Buchanan, Duke unibertsitatekoa; eta Timothy Waters, Indianako Unibertsitatekoa, liburu bikain bat ere idatzi duena, Boxing Pandora, gure hiru egunkarien irakurleentzat zinez gomendagarria, Martxelo eta Maria.

Gonbidatu ospetsu horiek ikusirik uste izatekoa zenez, goi mailako debatea izan zen, eta interes handikoa. Alabaina, Clara Ponsatiren azkeneko parte hartzeak ekarri ditu azken orduko lerroburu nagusiak. Izan ere, ekitaldia amaitzean, zera esan zuen agurtzeko: «Fins aviat Bartzelonan zaudetenoi».

Bost urteko erbestealdiaren ondoren, hain zuzen ere, gero eta gertuago ikusten da itzulera. Eta ez edonolako itzulera, garaipenezkoa baizik, Espainiaren errepresio gosea garaitu ondoren sortua. Ponsatik itzultzekoaukera handiagoa du Puigdemontek etaCominek baino, zigor kodean zenbait aldaketa egitea agian nahikoa litzatekeelako arriskurik gabe itzultzeko. Baina ez dezala inork bere burua engaina: eurodiputatuak argi eta garbi esana du ez duela inolaz ere joko Espainiako epaitegietara ezer ituntzera, eta ohartarazia du legez kanpokoa litzatekeela bera atxilo hartzeko edozein saialdi. Fins aviat, Clara. Fins aviat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.