Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Zalantzak

2019ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Ez daukat argi nekea ote den; aitortu beharrean naiz, Martxelo. Baliteke epaiketaren amaigabeak eta bata bestearen segidako bi kanpainek azkenetan utzi izana nire indar apurrak. Baina badut irudipen bitxi bat, eta baliteke gaur bertan berrestea; hala iruditzen zait. Badut irudipena oraintxe bizi izaten ari garen kanpainek ez dutela jendearen botoa erabakiko aurreko beste kanpaina batzuek bezainbeste. Hain da handia zikinkeria, esajerazio eta hiperbole maila, uste baitut herritarrei belarri batetik sartu eta bestetik irteten zaiela mezua. Eta, egiaz, botoa nori eman edo nori ez eman, hori lehenago hartutako erabakia dela, denborak gotorturiko irudietan oinarriturik.

Jakina, kontua boto gutxiren arabera dagoen hauteskundeetan —Bartzelonako Udalean, esaterako—, zalantzan dabiltzanen botoak izango dira giltzarriak. Eta, alde horretatik, erabakigarria izango da kanpaina. Baina zenbat dira, bada? Boto emaileen %5 baino gutxiago, hor nonbait? Boto emaile gehienek —irudipen hori daukat— ez dute zirkinik ere egin ikusi dutenean nolako irain, esajerazio, manipulazioak eta zitalkeria oldeak bete duen bi asteotan jokaleku politikoa; tartean izan da eskuin mutur nazionalista espainoleko liderraren probokazio protokolozkoa barne, zeina zuei egokitu baitzaizue oraingo honetan.

Zalantzei tiraka, badut beste bat ere: ea hau guztiau nire herrialdean bakarrik gertatzen ari den, bizi garen salbuespen egoera dela-eta. Horregatik, seguru asko, Javier Perez Royok aurreko batean «Puigdemont efektu» deiturikoa izango da boto zenbaketaren alderdirikinteresgarriena; alegia, erreparatzea ea erbesteko gobernuaren zerrendakoek, Puigdemont-Comin-Ponsati-k, botorik lortzen duten ala ez Herrialde Katalanetatik kanpo, eta ea zenbateraino gailentzen den erregimenaren kontrako boto gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.