mikel p ansa
HIZPIDEAK

Handi-mandi horien abiada

2022ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Pandemiek, klima krisiek eta kalamidadeek, oro har, eteten ez duten joera bat bada, atzo bertan berretsi zutena: munduko pertsonarik aberatsenen arteko %1ek munduko aberastasunen %45,6 dauzka, eta puzten jarraitzen du aberastasunaren kontzentrazioak. Credit Suisse finantza erakundeak eman du 2021eko datua, eta aurreko urte eta hamarkadetako joera bera errepikatu zen iaz ere: %9,8 handitu zen aberastasuna, eta gero eta gehiago kontzentratzen ari da. Handi-mandiek patrika gizentzen jarraitzen dute, eta txikerrenetan txikerrenek patrika husten: munduko biztanleen %53k 10.000 euro baino gutxiagorekin pasatzen dute urtea.

Eta zer egiten dute handi-mandiek irabazitako horiekin? Atzo Nafarroan harrapatu zituzten batzuk, A-12 errepidean, Logroñorako bidean, eta isunajarri zieten; orduko 150 kilometroko abiaduran zihoazen hamabi Ferrari eta luxuzko ibilgailu atzeman zituzten foruzainek, eta isunak jarri. Azkenaldi honetan, behin baino gehiagotan ikusi dira halakoak, Erroko bihurgune estu eta itsuetan, atzerriko matrikuladun Ferrariak auto arruntak aurreratzen, esate baterako. Metafora bat da.

Isuna jarri diete oraingoan, baina isuna jarrita ere zer, segundo pare batean galdutakoa berreskuratuko badute eta heldu den urtean irabaziak areagotu, gainera? Nola zigortzen da harrokeria?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.