Vicent Partal.
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Queralt Castellet ez da lehena

2022ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Ostegunean, Sabadell taldeko kirolari batek, Queralt Castelletek, zilarrezko domina bat eskuratu zuen Pekinen, Neguko Olinpiar Jokoetan. Askok ospatu zuten notizia, logikoa denez, baina hedabide katalan gehienek esan zuten lehen aldia zela katalan batek domina bat irabazten zuena Neguko Olinpiar Joko batzuetan. Baina ez zen hala, ordea.

Ez zen hala, aurrez Doriane Vidalek ere lortua zuelako zilarrezko domina bat, eta Martin Foucardek urrezko bost eta zilarrezko bi hura da, derradan bidenabar, historian domina olinpiko gehien irabazi duen kirolari katalana.

Zergatik agertu da, bada, halako okerra goiburuetan? Bada, Castellet Sabadellgoa delako eta Vidal, berriz, Ribesalteskoa, eta Foucarde Ceretekoa. Eta hegoaldeko egunkari gehien-gehienentzat zer-eta printzerriko lau probintzietako katalanak baino ez direlako katalanak.

Baina, Euskal Herrian bezala, Martxelo, hemen ere, katalanak daude gu bereizten saiatzen den muga horren alde bietan. Eta, horregatik, beren burua katalan gisa aurkeztu eta jendaurrean ere katalanak direla dioten atleta horiek Frantziaren taldean lehiatzen dira, beste batzuk Espainiaren eta Andorraren taldeetan lehiatzen diren bezalaxe.

Eta ez da anekdota hutsa. Arazo larria da beti egin nahi izaten den identifikazio oker hori, Espainiako autonomia erkidego baten eta nazioaren artekoa. Sekulako nahasmena eragiten du. Galizia ez baita zehazki izen hori duen autonomia erkidegoa, ezta, Maria? Galiziaren eta Portugalen arteko loturaren auzia alde batera utzita ere, Galicia estremeira delakoa, autonomia erkidegotik kanpo galizieraz hitz egiten duten lurraldeak, aldarri izan dira Nós belaunaldiaren eta Alderdi Galegistaren garaitik, hots, duela ehun urtetik. Eta Euskal Herrian ere beti izan da funtsezkoa zazpi euskal lurraldeen auzia.

Hori dela eta, gure egunkariek eta gisakoek betebehar bat dugu: argi eta garbi esatea ez garela besteren esanen arabera garen hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.