Aldarte berean segitzea du xede Osasunak, Lehen Mailarako itzuleran

Jon Ander De la Hoz.
2019ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
Eskura zuten, baina matematiken zain egon behar. Lortu zuten, baina noiz helduko zain egon behar. Azkenaldian, itxarotera ohituta daude Osasunako zaleak. Urte guztia olatu aparretan ibili ostean, baina, iritsi zaie eguna: bi sasoiren ostean, Lehen Mailako neurketa bat jokatuko dute gorritxoek. Osasunak gozatu egin zuen iragan denboraldian, eta aldarte horretan segitu nahian joango dira Leganesera (Espainia). Joko alaia egin zuten Jagoba Arrasateren esanetara, eta halaxe segitu nahi dute.

«Baikorra» da Berriatuko entrenatzailea, baina badaki zuhurra izan beharra duela liga hasieran: «Zortzimilako bat igotzea bezala da, eta denetarik beharko dugu gailurrera heltzeko». Osasunako prestatzaileak Lehen Mailara igoarazi zuen jokoari segida eman nahi dio heldu den sasoian, taldearen «nortasuna» mantenduz: «Gure leloa da ehuneko ehuna eman beharra dugula aukerak izateko».

Iruñeko taldea indartu egin da Lehen Mailan aritzeko, eta Arrasatek Leganeserako zerrendan sartu ditu fitxaketarik gehienak. Deialdian daude Ezequiel Avila Chimy, Marc Cardona, Darko Brasanac, Pervis Estupiñan eta Rober Ibañez. Ez, ordea, Raul Navas eta Facundo Roncaglia.

LEGANES-OSASUNA

Leganes. Cuellar; Navarro, Bustintza, Tarin, Siovas, Silva; Ruben Perez, Recio, Oscar Rodriguez; En-Nesyri eta Braithwaite

Osasuna. Sergio Herrera; Nacho Vidal, David Garcia, Aridane, Estupiñan; Oier, Fran Merida, Brasanac; Torres, Chimy, eta Cardona.

Epailea. Alberola Rojas.

Lekua. Butarque (12.450 ikusle).

Ordua. 21:00etan (Mov. La Liga).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.