Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Hauteskundeak

2019ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Hauteskundeak epaiketaren erdian sartu dira, datorren larunbatean Madrilen handi izatea espero den manifestazioarekiko interesa hazten ari den bitartean. Espainiakoen eta Valentziakoen deialdi bikoitzak apirilaren 28rako, eta maiatzaren 26ko Europakoek, herrietakoek eta Balearretakoek aktibatu egin dituzte alderdi politikoak. Denbora laburtzen ari da, eta aste honetan mugimendu nabarmengarriak ikusi ditugu.

Espainiakoei dagokienez, ERCrentzat gauza erraza izango zela ematen zuen duela egun gutxi, baina egoera korapilatu egin da, agidanez. Alde batetik, aurreko bi deialdiak irabazi zituzten Comukoen erreakzioa. ERCk eta Comukoek partekatu egiten dute muga garrantzitsu bat, eta hor egin nahi zuten arrantza errepublikanoek, Ada Colauren mugimenduaren deskonposizioan eta Podemosen jaitsiera orokorrean. Baina arrain harrapaketa bat-batean zaildu egin da En Comu-Podemen zerrendaburua Jaume Asens izango dela iragartzean. Inork ez du dudarik egiten Asensen independentziazaletasunaz, eta oso jarrera sendoa eduki du erbesteratu eta presoen defentsan. Alde horretatik balizko isuri bat antzeman badute, ez dago dudarik ixteko modua topatu dutela.

ERCrentzat lehia are handiagoa izan liteke baldin eta CUP aurkezten bada, igande honetan erabaki beharko duena. Oso emaitza ona lor dezakeen sentsazioa dago. Jende askok uste du independentziazaleek Madrilera joan behar dutela guztiari ezetz esatera, soilik horretara. Seguru ez luketela minutu bakar bat ere galduko Pedro Sanchezekin negoziatzen.

ERCk, gaur egun Kataluniako alderdi zentrala denak, ikusi du plana zailtzen ari zitzaiola; kontutan hartuta gainera PSCk Voxek eragindako beldurraren botoak jaso ditzakeela, eta ez duela ematen Junts per Catalunya, egiteko gutxi edukita ere, hondoratuko denik. Arrazoi horregatik iragarri du, Espainiakoetan ere, Junqueras izango duela bere hautagaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.