Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Eskuin muturra

2019ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Gaur gauean jakingo dugu inkestek zuzen iragarri duten jendeak nori emango dion botoa. Neuk, behintzat, ez dut uste. Badirudi zera dela gauza seguru bakarra, oraingoz behintzat: eskuin muturra Espainiako Parlamentuan sartuko dela, eta, nire ustez, indar handiz. Ez nintzateke batere harrituko, egia esanda, inkestek iragarri baino indar handiagoa izango balu.

Andaluziako hauteskundeak egin zirenetik, asteak pasatu ditugu Vox gora eta Vox behera hizketan, esanez nola agertu den, batzuen iritziz ezerezetik —eskuin muturrak zerikusirik ez balu bezala PPren eta Ciudadanosen eskuin muturrarekin eta PSOEk ordezkatzen duen eskuinarekin—. Zenbait analista esan eta esan aritu dira, harri batez bi txori hil nahian, independentismoak duela eskuin muturra lotsarik gabe orain agertu izanaren errua, bere marka eta guzti. Baina hori faltsua da erabat. Eskuin muturra beti egon da hortxe, sigla propiorik gabe ere. Eta, izatekotan, Kataluniaren kontrako estatu kolpearen gorespena da Voxen sorburua. Lehenbizi, Espainiako erregeak goretsi duelako, huraxe baita Voxen zinezko liderra, baina, bigarrenik, PSOEk indarkeria instituzionala zuritu duelako.

Barre egitekoa da sozialistak mehatxu faxistaz ohartarazi nahian ibiltzea, katalanok ondo gogoan baitugu nola egin dituzten manifestazioak Espainiako banderaz josiak, eta nola Iceta bertan zegoen, eskuin eskuina besarkatuta, eta, pauso gutxi batzuk atzerago, eskuin muturreko pertsonarik ezagunena, bi-biak lelo berarekin.

Honaino, gainera, Pedro Sanchezek ekarri gaitu. Saia zitekeen itun historiko bat egiten Kataluniako, Euskal Herriko eta Espainiako ezkerrekin, baina nahiago izan zuen aniztasunari eta demokraziari ezetz esan. Eta halaxe gaude oraintxe...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.