Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Eragilea

2018ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Katalunian hauteskundeen emaitzak betearazten ahalegindu ziren hilabeteetan, Carles Puigdemont berriro Generalitateko presidente izendatu zuten garai hartan, prozesua argi ikusten ez zutenek bide eman zioten kontzeptu bati: gobernu eragilea. Arrazoibide hark berekin zekarren Kataluniak amaitu beharra zeukala 155.ak ekarritako administrazioa, eta, horren ondorioz, gobernu bat osatu behar zela ahalik eta lasterrena, Puigdemont ez beste presidente batekin, zeina ezin baitzen sinbolikoa izan, ziotenez, baizik eta eragilea.

Hiru hautagai behar izan zituzten gobernu eragilea osatu aurretik. Parlamentuko presidenteak Puigdemonten inbestidura geldiarazi zuen, hura bozkatu baino ordu batzuk lehenago. Gero, Jordi Sanchezena geldiarazi zuten. Eta, azkenik, estatuak Jordi Turull presidentegaia kartzelatu zuen, hark bere diskurtsoa irakurtzen amaitu eta berehala; haiek eragindako eskandaluetarik, beste bat gehiago. Azkenean, Quim Torrak onartu egin zuen Puigdemonten proposamena: gobernu eragileko presidente izatekoa. Hori maiatzaren 14an gertatu zen. Geroztik, Kataluniak gobernu eragile bat du, baina gero eta gehiago da autonomista-ren baliokidea. Eta hori, azken egunotan, ezinago argi ikusi da.

Gobernu eragileak aurre egin behar izan dio medikuen, suhiltzaileen eta irakasleen protesta olde bati, izugarri sufritu baitzuten Artur Masen gobernuaren murrizketekin. Mobilizazioak ezin saihestuzkoak ziren. Baina harrigarriena izan da gobernu eragileak —PDeCatenak zein ERCrenak— hizkera autonomista baliatuz mintzatu direla berriro, Madrili adi, eta ahazturik ez dagoela inolako konponbiderik mediku, irakasle eta suhiltzaileentzat, aurrez zerga ebastea amaitu ezean. Alegia, jendeak abenduaren 21ean bozkatu zuen independentzia hura ere lortu ezean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.