Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Gaztigua

2019ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Diadak 700.000 pertsona mobilizatu zituen. Zortzigarren urtez jarraian. Eta Bartzelona erdiguneko kaleak kolapsatu zituen. Ea Europan beste nork erakutsi ahal duen horren antzeko kopururik. Baina, hala ere, oraingoan sentipena ez da ona izan. Ez da ona izan, kopuru izugarria izanagatik ere 2012az geroztik izandako txikiena baita. Baina ez da ona izan, batik bat, tonuarengatik, giroarengatik.

Egia da ANCk zenbait huts egin zituela antolamenduan,: esaterako, desantolatuta utzi tokirik fotogenikoenak; edo espazio guztia hainbeste sonorizatu, ezin baitzen ezer oihukatu. Baina horrek ezin du ezkutatu Diada hau ohartarazpen moduko bat izatea subiranismoarentzat. Etsipen handia dago alderdikeriarengatik, etengabeko liskarrengatik, batez ere ERCren eta Junts Per Catalunyaren artekoarengatik.Inork ez du sinesten konfrontaziorantz jotzeko biderik dagoenik, ez eta etortzear dauden sententziei legokiekeen moduko erantzun bat emateko ere. Alderdiek, ERCk beste edozeinek baino gehiago, hauteskundeak dituzte hizpide atergabe, horixe izango balitz bezala ezerezen irteera, eta, bide batez, modu ulergaitzean: Madrilgoak eragotzi beharra dago, PSOE salbatuz, eta Bartzelonakoak egin, nola edo hala. Jende askok, ez du ezer ulertzen, eta nekatuta dago instrumentalizatua izateaz.

Iraila ezusteko batekin abiatu da, Tsunami Democràtic izeneko kanpaina batekin; ez dakigu askorik horri buruz, baina badirudi proposamenik sendoena dela Gorenari desobedientzia zibila baliatuz erantzuteko. Badirudi kanpaina horretan bat egiten dutela sektore guztiek. Beharbada, hortik berpiztuko da jendearen erabakia. Orain egintzen garaia baita, eta ez hitz gehiagoren garaia. Eta uste dut horixe aditzera eman nahi zutela Diadako hutsuneek,manifestazioa markatu duten absentziek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.