Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Kopuruak

2020ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Apirilaren 15az geroztik, Kataluniako Gobernuak gauero ematen du ospitaleetan hildakoen berri, eta etxean, zahar etxeetan edo bestelakoetan hil direnak gehitzen ditu. Egun hori baino lehen, ospitaleek eta osasun etxeek egiaztaturiko datua zen COVID-19aren pandemiagatik hildakoen kopuru ofiziala, baina horrek ez zituen aintzat hartzen beste lekuetan izandako heriotzak. Orain bai, Kataluniako ehorztetxeen eguneroko ekarpenari esker, zendu dena nor den zehazten baitute, bai eta hil deneko eguna, udalerria eta lekua ere.

Espero zen bezala, erabaki hori hartu zenetik gora egin zuten nabarmen heriotzen zenbatekoek, batez ere beste lurraldeetako kopuruekin alderatuz gero; izan ere, Espainiako Estatuko beste lurraldeetan eta nazioarteko herrialde gehienetan ospitaleetako datuen arabera kontatzen dira hilak. Jakina, datu hori ez da nahikoa. Departamentuak beste aldagai bat ere gehitu du orain: koronabirusaz kutsatutako kasu posibleen zenbatekoa, edozein profesional medikok komunikaturiko susmo klinikoaren arabera, hala zahar etxeetan nola kanpoan.

Uste dut Kataluniako Gobernuaren erabakia zuzena dela, baina Espainiako Gobernua aurka izan du. Hain zuzen, Espainiako Gobernuaren oraingo kontaketak koska bat kentzen dio Kataluniako Gobernuaren zenbaketa ofizialari. Madrilen eledun batzuek hitz erdika adierazi dute hori guztia maniobra politiko bat dela hilen kopurua handitu eta PSOE-Podemos gobernua estutzeko. Eta sinesgaitza iruditzen zait inor horretaz kezkatu ahal izatea orain, esku artean edukita heriotza uholde hau gelditzeko ardura. Kataluniako Gobernuaren gardentasunak, izatekotan, hobeto jarduteko akuilu izan beharko luke.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.