Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

177 urte

2018ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Jakinarazi berri dute zer akusazio egingo dizkieten Kataluniako Gobernuari eta Parlamentuari independentzia prozesua dela eta.177 espetxe urte: gehien, 25 urte, Oriol Junqueras presidenteordeari, eta gutxien, lau, Teresa Laplanari, Mossos de Esquadra polizia taldearen intendenteari.

Epaiketa amaitu ondorengo eskaerak ez du zertan bat etorri ez tipo penalarekin eta ez eskatzen den urte kopuruarekin. Baina inori ez zaio oharkabean pasatu paradigmatikoa dela zeinen gogor erreakzionatu duen Espainiako Estatuak; etorriko den horren erakusgarri da, eta gogoeta eginarazi behar du: ez bakarrik Kataluniako alderdiei eta gizarteari.

Esan ziguten, esan zizueten, indarkeriarik ezean guztia izan zitekeela mintzagai. Junts Pel Si eta CUP alderdiei aukera eman zieten hauteskunde programan idazteko independentzia aldarrikatuko zutela hemezortzi hilabeteren buruan. Eta, orain, akusazio hau egin dute, ikusirik ere nola Europako lau jurisdikziok absolbitu egin dituzten bai Puigdemont presidentea eta bai kontseilari erbesteratuak, hamasei auzipetuei eginiko akusazio berberetatik absolbitu ere.

Garai batean, Konstituzionalak estatuari buruz emaniko sententziak ilusio bat amaiarazi zuen, Katalunia autonomo bat existitzen zelakoa, eta bidea zabaldu zion independentziari. Orain, epaiketa honek beste ilusio bat amaiaraziko du, demokrazia batean bizi garelakoa, eta, segur aski, berriz pentsaraziko ditu orain arte erabili diren estrategiak. Birplanteatze horretarako, guztiz da beharrezkoa, orobat, Kataluniatik harago jotzea eta fronte demokratiko bat proposatzea, non Herrialde Katalanek eta Euskal Herriak eginkizun funtsezkoa izan behar luketen. Izan ere, politika egiteagatik ezartzekoak diren 177 urteko kartzelaldi hori, ez da soilik preso politiko katalanen kontrakoa. Denok gaude arriskuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.