Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Segurtasuna

2019ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Segurtasun juridikoaz hitz egiten denean, azaldu ohi da horrek esan nahi duela une oro dakizula zer helduleku dituzun. Segurtasun juridikoak berekin dakar, beste ezeren gainetik, beti jakitun egon zaitezkeela zer ondorio juridiko izango lukeen zure jokabide batek. Horrek modua ematen du hortik abiaturik gutxi-asko libreki erabaki dezazun. Muturrera eramanda, erabaki dezazun arriskuan jarriko duzun zure askatasuna urte batzuetarako.

Espainiako Estatuan, sistema juridikoa hautsita dago guztiz, aspalditik dakigunez. Goi-goian, auzitegi politikoz osaturiko bloke bat dago: orain dela urte batzuk, Auzitegi Nazionala besterik ez zen; orain, ordea, Auzitegi Gorena eta Konstituzionala batu zaizkio, batere lotsarik gabe. Baina auzitegi politikoen bloke hori—zeinak justizia administratu ordez trabak jartzen baitizkio herrialdeko garabide demokratiko normalari— hasia da aspalditik beheko esparruak ere kutsatzen, eta, horren ondorioz, hortxe ditugu ezin ulertuzko erabakiak baita probintzia auzitegien mailan ere. Kasik behe-beheko mailan bakarrik ari dira epaile gehienak epaile jokatzen. Deskalabrua erabatekoa da, eta herritarrak babesik gabe daude, guztiz.

Horren erakusgarri argia dugu behin-behineko kartzelaldiaren abusua eta manipulazio politikoa. Aste honetan, ikusi dugu nola berretsi duten la manada esaten zaion banda horretako kideak ez espetxeratzeko erabakia, eta hori ez da ulertzen motibo ideologikoak kontuan hartzen ez badira —eta badago kasu are larriago bat, Blanquernako erasotzaileena: aske daude, nahiz eta irmoa den kartzela zigorra ezarri zien epaia—. Altsasuko mutilek, eta Kataluniako Gobernuak, berriz, urtebete baino gehiago egin dute espetxean. Badirudi eskuin muturrak segurtatua duela bestelako zigor kode bat Espainian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.