Albistea entzun

ZUZENDARIEN GALEUSCA

Ezkerra eta Ukraina

Vicent Partal - 'Vilaweb'-eko zuzendaria

2022ko martxoak 6

Duela urte batzuk, Alain Finkielkrautek ezin hobeto deskribatu zuen, À la première personne liburuan, Europako ezker jakin baten jokabidea: ezker horrek ezinikusia omen die «egitate sailkaezinei», haren hitzetan esanda. Finkielkrautek esplikatu zuen badela ezker alfer bat, eta hura existitzeko arrazoiak ere azaldu zituen. Ezker alfer bat, intelektualki lan handirik egiten ez duena, alegia. Ezker bat bere ohiko bizimoduko eta bere ohiko mundu ikuskeraren marko mentalean sartzen ez den zerbait gertatzen den aldiro besterik gabe ukatu egiten duena. Ukatu, gainera, inkoherentzia ezinago nabarmenak erakusteraino, eta, maiz, baita arrazoi morala galtzeraino ere.

Horixe gertatzen ari da oraintxe Ukrainako gerrarekin. Zinez harrigarria da ikustea nola Europako ezker jakin bat topikorik zaharrenetan gerizatzen ari den Ukrainako herriaren alde ez jartzeko. Gerra Hotzeko aspaldiko liskarrez baliatzen ari dira, Errusia oraindik ere SESB balitz bezala, eta NATO ere lehengo berbera. Horrez gainera, nazi etiketarekin ere jolasean ari dira, modu arriskutsuan, zer-eta herrialde bat izendatzeko, Ukraina, zeinari oraintxe eraso egiten ari baitzaio botere inperialista bat, inolako justifikaziorik gabe.

Erosotasun intelektuala, konfort intelektuala, arriskutsua da beti. Baina jarrera hori —eta hau neure iritzia da, ez besterik— bereziki mespretxagarria da beren burua ezkertiartzat daukaten eta izendatzen dutenengan, eta halakotzat daukat nik neure burua, bai eta, segur aski, gure egunkarien irakurle askok ere, Maria eta Martxelo.

Izan ginena, sinetsi genuena edo gure mundua izan zena auzitan jartzera ez ausartzea jarrera guztiz kontserbadorea da; baita oso erosoa ere, baiki, baina inondik ere ez iraultzailea. Gizarte batzuk iraultzaileak eta herrizaleak izan ziren sorreran, baina hainbesteraino urrundu ziren errealitatetik, ezen baliagarri izateari utzi baitzioten beren herritarrei gutxieneko duintasun bat emateko, eta horrexegatik hil ziren, hain justu etiketetan eta esloganetan oinarrituta jokatzeagatik.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.