Vicent Partal.
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Gero eta handiagoa da eztabaida

2022ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Artikulu hau idazten ari naizela, oraindik ez dakigu zein izango den Juntsekoen barne galdeketaren emaitza, gobernuan segitzearen aldekoa edo kontrakoa. Bistan denez, gai hori erabakigarria izango da hurrengo hilabeteetan zer gertatuko den zehazteko. Baina, emaitzak emaitza, ez zait iruditzen garrantzitsuena.

Lehen-lehenik, gobernua gain behera doalako ziztuan. Mezu argi baino argiagoa da guztiz bazterturik geratu izana politika orokorreko eztabaidan presidenteak egindako proposamen gailena. Argitasun itun baterako proposamenak, hain zuzen, ERCkoen etaComukoen botoak baino ez zituen bildu. Hauteskundeak ez zituen Aragonesek irabazi, Illak baizik: CUPek eta Juntsek egin zuten presidente, eta hori du argudio bakarra. Horregatik, zaila da asmatzea nola pentsatzen duen gobernatzea, 33 diputatu independentista alde edukita eta 41 kontra; Junts gobernuan geratuta ere, liskarbidea ekarriko du aurrerantzean, seguru asko. Ez aipatzearren nola pentsatzen duen gobernatzea 135 diputatuko ganbera batean, 33 diputatu edukita, edo, gehienez ere, Comukoekin bat egin eta 41 edukita.

Baina, bigarrenik —eta areago—, berriro eztabaida pizten ari direlako ANCren eta Errepublikaren Kontseiluaren mobilizazioak eta bestelako egoera batzuk —hala nola Josep Costak uko egin izanak Kataluniako Auzitegi Nagusiak epaitua izateari—: aldebakartasunari buruzko eztabaida, eta kudeaketa autonomikoaren kontrako polo subiranista bat berregiteari buruzkoa. Eta horrek berriro asko alda ditzake gauzak Katalunian.

Hain zuzen ere, horrexen ingurukoa da Juntseko barne eztabaida, argi eta garbi. Autonomia kudeatu behar al da, edo branka berriro jarri behar da botereari berriro erasotzeko jomugari begira?

Ezertxo ere lortu ez den bost urte hauen ondoren —indultuak Europako Kontseiluari esker iritsi ziren, eta oraindik ez dago argi atzera-bueltarik gabeak diren—, logikoa da jende askok bere buruari galdetzea ea ibiltzeko moduko biderik ba ote den Kataluniako klase politikoak herrialdea jarri duen toki horretan. Eta ezezko erantzunak 2017ra itzularazten gaitu, egunean baino egunean handiagoa den eztabaida batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.