Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Madrilen

2019ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Preso politiko katalanek ostiral honetan ekin diote Espainiarako bidaiari, Guardia Zibilaren kamioi batean giltzapeturik, eta protesta herabe batzuen eta haserre orokortu baten erdian. Hainbeste tematu dira fartsa judizial honetan parte hartzen, oso nekeza baitzen lekualdaketaren kontra protesta egitea; ikuskizun mingotsa izan da, ordea, eta jende askori begi ninietan iltzatua geratuko zaio luzaroan.

Orain, epaiketa hasiko da, eta hasten denean ikusiko dugu ea emaitzarik dakarren preso politikoen parte hartzeko tema horrek. Argi dago lardaskeria bat dela instrukzioa, baina ezin zen bestelakoa izan. Argi dago Espainia beldur dela, eta hori ezinago argi erakutsi dute demokrazia bat direla adierazteko egin behar izan dituzten publizitate kanpaina garesti horiek: zerbait baldin bazara, ez duzu azaldu behar izaten hori zarela. Eta argi dago fartsa horren garapena Estrasburgon bururatuko dela urte batzuk barru. Baina oraindik ikusteko dago zer-nola moldatuko diren presoak egokiera honetaz baliatu ahal izateko. Honaino zatituta iritsi dira, ez baitute bat egin alderdi teknikoan ere. Eta honaino iritsi dira alderdiek eta indar subiranistek bat egin gabe inolako helburu estrategikotan, errepresioaren kontra jotzeaz eta independentzia erritualizatu bat agertzeaz harago, zeinak ez baititu bereizten utopia eta errealismoa.

Horregatik, hain zuzen, esanguratsua izango da preso bakoitzak zer azalpen, defentsa, diskurtso baliatuko duen. Han barruan, sala hartan, Kataluniako buruzagi klasearen zati handi bat dago, eta egongo da. Alderdi independentistetako buruzagiak dira, erbesteratuekin batean, eta horietako batzuek herrialdeko buruzagi izan asmo dute. Itxaron egingo dugu, ea zer esaten duten hain bozgorailu garrantzitsutzat daukaten horren aurrean. Eta orduan eztabaidatuko dugu ea merezi izan duen...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.