Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Comukoak

2019ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Kataluniako Parlamentuaren hamabigarren legegintzaldian, Catalunya Si Que Es Pot talde politikoak 11 aulki zituen, eta botoen %8,94. Hauteskundeetara esplizituki zera esanez aurkeztu ziren Comukoak: ez zeudela independentziaren ez alde, ez kontra. Baina haien ehunekoa funtsezkoa izan zen diskurtso unionista baliozkotzat jotzeko, zeinaren arabera independentisten alorrak ez zuen herritarren botoen gehiengoa, baina bai aulkiena. Legegintzaldi hartan, Iniciativak Comukoen aulkietatik lau zituen, eta Podemosek, beste lau; bi independentistenak ziren, eta bat Izquierda Unidarena.

Aste honetan, zenbait albiste garrantzitsu jakin ditugu: batetik, ERCk Kongresurako aurkeztu duen hautagaitzan sartu dela Josep Nuet, Esquerra Unida i Alternativako bururik agerikoena; bestetik, Espainiako hauteskundeetarako hautagaitza osatu berri duela Front Republica-k, non bat egingo baitute CUPen parte handi batek eta Alternativak. Talde hori Podemosen krisiaren ondorioz sortu da, alderdi horren Kataluniako buruzagi izandako Albano Dante Fachin-en inguruan sortu ere. Kontuan izan behar da, halaber, hautagaitzak sortu direla Bartzelonako inguruko udalen zati handi batean, zeinetan CUPek eta Comukoek elkarlanean baitihardute; Sobiranistes taldea, berriz, Parlamenturako gaur egungo zinegotzi Elisenda Alemany buru duena —Comukoekin hautatua—, ERCrekin koalizioan aurkeztuko da A-20ko bozetara. Maniobra horiek guztiak deskribatzeko, batzuek adierazi dute Comukoak desegiteko bidean direla, baina interpretazio hori ez da oso-osoa. Zer dugu aurrez aurre? Egintzen bidez agerian geratzen ari dela gero eta handiagoa dela espazio independentista. Kontuan harturik zer garrantzia eman zitzaion bere garaian botoen %9 horri, ez da albiste txiki bat, inondik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.