Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Xingolak

2019ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Nire lagun batek dioenez, xingola horiak, egiaz, faxista-detektagailuak dira. Esajeratu samarra da esaldia, baina zuzena funtsean. Gezurra dirudi zenbateraino asaldatzen dituen sinbolo huts batek; beharbada, ez zaielako gustatzen zer irudi ikusten duten sinbolo horren ispiluan. Izan ere, xingolak eta koloreak, berez, ez dute esanahirik. Zentzu bat hartzen dute, soil-soilik, aintzat hartuz gero xingola bakoitza herrialde honen gaineko errepresioaren salaketa bat dela.

Aste honetan berriz ere hitz egin dugu xingolei buruz, Espainiako hauteskunde batzordea amorratuta oldartu delako sinbolo horiek Generalitateko eta udaletako bulegoetan jartzearen kontra. Beharbada, gerta liteke gauza kafkar bat: Kataluniako presidentea inhabilitatua eta kargugabetua izatea zergatik-eta gobernuaren jauregiko fatxadatik xingola hori bat ez kentzeagatik. Txundigarria. Eta egoera are izugarriagoa da bi xehetasuni erreparatuz gero. Batetik, batzorde hori administrazio organo huts bat dela. Nola zurituko lukete, beraz, hain erabaki politikoki garrantzitsua hartzea —hots, presidentea inhabilitatzea— halako organo baten erabaki hutsez? Eta beste xehetasuna: funtzionarioek jarri dituztela xingola gehien-gehienak, Kataluniako Erakundeak Defendatzeko Batzarretako kideek batez ere, zeinek instituzioen duintasuna defendatu baitzuten, barrutik, unerik zailenetan. Zer gertatzen da, orduan, haien adierazpen askatasunarekin? Ala edozein kartel eta edozein bandera debekatuko dute azkenerako? Espainiakoa ere bai? Badakigu ezetz.

Argi eta garbi, debatea erridikulua da azkenean. Arazoa ez da hauteskundeetara joatea eraikinetan xingola batzuk jarrita daudela; arazoa da presoak eta erbesteratuak tartean egonik joatea hauteskundeetara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.