Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Berdin du

2019ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Pedro Sanchezek esan du, hauteskunde kanpainaren hasieran: berdin du independentziaren aldekoek zenbat boto lortuko dituzten. Espainiako Gobernuko jarduneko presidentearen iritziz, berdin du independentziaren aldekoek botoen %30, %50 edo %70 ordezkatzea. «Horrek ez du ezer aldatuko».

Ez dut iruzkinik egingo, ez dut uste beharrezkoa denik, haren jarrera antidemokratikoaren neurriaz. Botoek axola ez badute, ez da demokrazia. Baina interesgarria eta garrantzitsua iruditzen zait esaldian arreta jartzea, baina zentzu estatistikoan. Zeren, Sanchezek hori esan duen momentuan, datu demoskopiko guztiek diote, ez bakarrik independentziaren aldekoek Espainiako hauteskundeak irabaziko dituztela Katalunian, ERCren eskutik; baizik eta, baita, lehen aldiz, jokoan dauden eserleku gehienak independentziaren aldeko blokean aurkezten diren alderdientzat izan daitezkeela ere, hau da, ERC, Junts per Catalunya eta CUPentzat.

Berriro diot, ez da inoiz gertatu. Garrantzitsua iruditzen zait Espainiako presidentearen oraingo baieztapena, horrexegatik. Aurreko Espainiako hauteskundeetan, apirilekoetan, independentziaren aldekoek 48 eserlekutik 22 lortu zituzten. Kopururik handiena zen, baina ez zen erdira iristen. Hala ere, ERCren garaipenak balio historikoa eman zien hauteskunde haiei. 2016an comun-ek irabazi zuten, eta independentziaren aldekoek 17 eserleku eskuratu zituzten, bost gutxiago (orduan, 47 zeuden jokoan). 2015ean berdin. Laburbilduz, 17tik 22ra eta 22tik 24ra baino gehiagora, iragarpenak betetzen badira. Horrek esan nahiko luke independentziaren aldekoek bi aldiz irabazi dutela jada Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetan; behin Europakoetan, botoen %50etik hamarren batzuetara; argi eta garbi irabazten dutela herri gehienetan; eta, orain, lehen aldiz irabaziko luketela Espainiako hauteskundeetan. Horrela ulertzen da Sanchezek esatea botoek ez dutela balio. Haren aldekoek dena galtzen badute...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.