Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Arriskuan

2020ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Preso politiko katalanek ziegan giltzapetuta pasatuko dute koronabirusaren pandemia. Aste honetan, Espainiako Auzitegi Gorenak mehatxu egin die Kataluniako kartzeletako sailkatze batzordeei, esanez jazarri egingo zaiela funtzionarioei baldin eta, mota guztietako zenbait erakundek eskatu bezala nazioartean zein barruan, presoei konfinamendua etxean pasatzen uzteko aktak sinatzen badituzte.

Eta xantaiak funtzionatu du. Ostegunean bildutako batzordeek onartu zuten hirugarren graduko preso gehienak etxeratzea, bai eta 100.2 artikuluaren arabera leundutako bigarren graduarekin bizi diren batzuk ere; hala daude preso politikoak, hain zuzen. Baina ezein preso politikok ez du jaso konfinamendua familiarekin pasatzeko baimenik, eta horrek sumindura piztu du, batik bat familien artean, bai baitakite zer arrisku daukaten presoek koronabirusa espetxe baten barruan pasatuta.

Zaharrak berri. Justizia kontseilaritzak, zeina Esquerra Republicanaren esku baitago, errefusatu egin zuen preso politikoei hirugarren gradua ematea, argudiatuz hobe zela bigarren gradua ezartzea 100.2 artikuluarekin osatuta. Horrek arrakala bat sortu zuen garai hartan Junts Per Catalunyako presoen artean: suminduta daude gobernuarekin, pentsatzen baitute hirugarren gradua izateko eskubidea dutela eta ezin dietela hori ukatu Madrilen erreakzioaren beldurrez.

Orduko kontraerasoan, Esquerrak baietsi zuen hartutako erabakia zela zuzena, eta onura ekarriko zuela berehala, polemika amaitzeko moduan. Baina badirudi orain gertatu denak polemika handia piztuko duela. Oraingoz, Montse Bassa ERCko diputatu eta Dolors Bassaren ahizpak ere aitortu du bazekiela etsaia Madrilen zegoela, baina orain badakiela barruan ere badaukagula.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.