Bizkaiak, zutoinera

Kirsten Wildek irabazi du Giroko bigarren etapa, esprintean. Alice Arzuffi Bizkaia-Durangoko txirrindularia helmugatik 300 metrora ehizatu dute

Imanol Magro Eizmendi -

2018ko uztailak 8
Agurtzane Elorriaga Bizkaia-Durango Muriaseko zuzendaria atsekabetuta zegoen atzoko Giroko etaparen ondoren: «Bikain ibili da Arzuffi, baina amaiera luzeegia egin zaio. Helmugatik 300 metrora harrapatu dute». Ez zen gutxiagorako. Alicia Arzuffi bere taldeburua da Italiako Giroan, eta taldeari azken urteetako arrakasta handiena emateko zorian egon zen Ovadan. Arzuffik ihesean egin zituen azken 70 kilometroak, Sheyla Gutierrezekin (Cylance), eta hiru minuturen aldea ere lortu zuen. Tropelak, baina, estutu egin zuen, eta garaiz zapuztu zuten iheslarien ahalegina.

Azken zuzengunean, Kirtsen Wild (Sunweb) nagusitu zen. Bere maila ematen badu, esprintean ez du parekorik, eta gaur ere bera da faboritoa. Giorgia Bronzini (Cylance) beteranoa izan zen bigarren. Sailkapen nagusian, aldaketa egon zen: Ellen van Dijkek (Sunweb) galdu, eta Lucinda Brand taldekideak hartu du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Imanol Magro Eizmendi

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna