Emakumeen Bira. SEKRETURIK GABE

Detaileak zaintzeko eguna

Ane Santesteban - WNT-Rotor taldeko txirrindularia

2019ko maiatzak 23
Hasi da Emakumeen Bira, etxeko lasterketa. Bero handiarekin ekin dio, eta horregatik, halako egunetan garrantzitsuena ondo edatea eta jatea da, deshidratazio arazorik ez edukitzeko. 25 gradu izatera iritsi gara. Gainera, itxuraz, etapa Birako arinena zen. Beraz, beste helburua inolako bestelako gorabeherarik ez edukitzea zen. Eta zorionez, lortu dugu.

Nik ondo ikusi dut neure burua. Durango-Durango klasikoan bezala, ez dut izan bizkarreko minik, eta etxekoen eta zaleen hauspoarekin indartsu sentitu naiz. Hori dela eta, eguneko bi esprint berezietan sartzea erabaki dut. Lehenengoan, garbi ikusi dut, eta bigarrenean autotik esan didate bost kilometro falta zirela esprinterako, eta indarrez ikusten nuenez neure burua, taldekide bati esan diot sartzeko asmoa nuela, eta laguntzeko. Hala, segundo banako gainsaria lortu dut. Halakoak beti dira garrantzitsuak sailkapen nagusiari begira.

Espero bezala, esprintean erabaki da etapa, eta D'Hoorek erraz irabazi du. Baina batez ere, Mitchelton taldeak egindako lana nabarmenduko nuke. Amanda [Spratt] eta Annemiek [Van Vleuten] oso indartsu ikusi ditut, faborito nagusiak direla berretsiz. Baten batek pentsa lezake ordaindu egin dezaketela egin duten ahalegina, baina uste dut ezetz. Talde sendoa dute.

Gainontzean, lehen egunetik eskertu behar dut zaleek emandako babesa, eta batez ere, etxekoak alboan izatea. Badut eskarmentua Bira korritzen, eta lasterketa hasi aurretik lasai samar egon naiz. Baina behin haiek ikusita, tximeleta batzuk sortzen zaizkizu, aukera gutxi izaten baitut haien aurrean korritzeko. Gaur ere Adunan izango dira. Zalerik leialenak dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna