Vicent Partal.
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Haien konstituzioa

2021eko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Urtero, gauza bera. Espainiarrek, beren konstituzioa erritual bat balitz bezala ospatzen duten egunean, erreformaren gaia hizpidera ekartzen dute berriro ere. Ez dakit zuek, Martxelo eta Maria, baina hori da ni gehien aspertzen nauten eztabaidetako bat. Batzuetan ez dut irakurri ere egiten zer esaten duten.

Berriketa hutsa baino ez bada, zertarako egiten dute hori? Espainiako gaur egungo konstituzioa frankismoan oinarrituta diseinatu zen, eta, beraz, erreformatzeko modukoa ez izateko. Konstituzioa erreformatzeko, hauxe behar litzateke: kongresuaren bi heren ados egotea, hauteskundeak egitea, eta bigarren aldiz kongresuaren bi heren ados egotea. Ezin zailagoa izan. Are zailagoa litzateke gure herrien nazio definizioa edo antzeko beste edozer egongo balitz aldatu nahi lituzketen gauzen artean.

Egia da konstituzioa behin baino gehiagotan erreformatu dela, oztopo horien gainetik salto eginda. Aste honetan, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak erretiroa hartu du, eta hark konstituzioa erreformatzea lortu zuen, Espainiako botere ahaltsuak ere ez baitu zalantzan jartzen Merkelen autoritatea. Bere kasa lortu zuen. Bi herenen adostasunik gabe, eta hauteskunderik, bigarren bozketarik, beste ezer ere egin gabe. Baina denok dakigu zergatik eta nola.

Hau da paradoxa: Espainiako Konstituzioa gero eta zaharragoa da, gero eta zaharkituagoa, eta zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta gutxiagok berritu nahi dute. Aurten, ordea, kezkatuta daude, agian Juan Carlosen bilobaren batek erreinatu beharko duelako—adibidez, baten batek frogatzen badu haren aita, familia osoa bezala, ustela dela—; baina bilobak ezingo dira erregina bihurtu, testuak jasotzen baitu gizonezkoek soilik erreina dezaketela.

Horregatik, funtsean ondo iruditzen zait nork bereari eustea gauza guztietan, zeren haiek zenbat eta gehiago itsutu berean, orduan eta handiagoa izango da halako batean piztuko den krisia. Beraz, ez nau kezkatzen. Aitzitik, jakin-min intelektuala daukat ikusteko nola hondoratuko den herrialde bat, Espainia kasu honetan, erreakzionatu ere egin gabe, eta nola erreakzionatuko duen azkenerako, beti bezala azken momentuan, nik uste. Eta hori begirada entomologiko batez egiten dut. Hori bai, asper-asper eginda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.