Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Saltsa...

2018ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Kazetaritzan, Martxelo, zuk ondotxo dakizunez, badira egintzak eta badira iritziak. Bi gauza zeharo desberdin, bereizirik tratatu beharrekoak. Baina, askotan, zu eta biok behartuta gaude horiek biak batzera; hain zuzen ere, horretara behartzen gaitu artikuluon formatuak, BERRIAn eta VilaWeben argitaratzen ditugunonak gure nazioen arteko leiho ireki bat izango balira bezala. Logikoa da euskal irakurle batek denbora guztian ezin kasu egitea nire herrialdean gertatzen ari denari, eta irakurle katalan batek ere denbora guztian ezin kasu egitea zure herrialdean gertatzen denari. Nolabait ere, horregatik agindu genion elkarri errealitate horiek biak itzultzea igandez igande, jakinik ere litekeena dela iritzia eta informazioa nahastea.

Aste honetan, Junts Per Catalunyaren eta Esquerra Republicanaren arteko liskarrak egun-argitan piztu dira, eta alderdi baten eta bestearen defendatzaileek kontakizunen borrokari ekin diote, eta horrek ia ezinezko bihurtzen du kazetari lana.

Parlamentuaren mahaiak joan den asteartean egin zuen bileran, urte askoan lehenbizikoz, ERCk eta PSCk bat egin zuten bozketa batean Junts Per Catalunyaren kontra. Boto horrek zerikusia izan zuen Llarena epaileak ordezkatzeko eskaturiko diputatuak ordezkatu izanarekin. Eske hori legez kanpokoa da erabat, figura gisa ez baita existitzen diputatu bat ordezkatzea, baina Juntsek eta ERCk ebazpen bat adostu zuten, bi alde zituena, nabarmen kontrajarriak. Batetik, ez zen bete epailearen nahia; baina, bestetik, ordezkatze mekanismo bat ezarri zen. Itun txar eta anbiguo batek bide eman diezaieke eragotzi nahi diren egoera horiek berak baino egoera okerragoei. Eta, hain zuzen ere, horixe gertatu zen. Juntseko lau diputatuek uko egin zioten Esquerrako biek egin zutena egiteari. Eta hortik aurrera, saltsa...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.