Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Kurduen erara

2018ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Aste honetan egin diren zenbait adierazpen politikotan, azpimarratu da aukera dagoela aliantza bat antolatzeko Espainiako Estatuko indar subiranisten artean. Otegik aipatu du hori, eta Puigdemontek eta Torrak ere, beste hainbeste. ERCko ordezkari garrantzitsu zenbaitek ere izan dute mintzaga.

Jokaldia, nik ulertzen dudan moduan, oso garrantzitsua da; baina, aldi berean, zinez konplikatua ere bai. Nolabait ere, gogora dakarkit kurduek egin dutena: beren kontrolpeko alderdi turkiar bat sortu. Kataluniako errepublikaren aldeko oldarrak agerian utzi du independentistok baino ez garela ari benetan erregimenaren aurka. Baina, hautagaitzak sakabanatuta daudenez eta lurralde zabal batean inor ez denez ari lankidetzan, fronte demokratiko horrek oso zaila du Madrilen ezertan eragitea. Katalunian, itun —beharrezko— bat prestatzen ari dira Puigdemont eta Junquerasen artekoa, eta hitzarmen horren gaietako bat da bidea urratzea erreferendum behartu baterantz, ulerturik Espainiak behartuta baino ez duela onartuko erreferendum bat. Eta behartze lan hori kanpotik egin daiteke, bainabaita barrutik ere.

Diputatu gehien duen alderdiak ehun kide izango dituen parlamentu batean, pentsamolde aldaketa iraultzailea litzateke errepublikano espainiarrei ere dei egin eta indar independentista batu bat eratzea, 30-40 diputatuko bloke parlamentario bat lor dezakeena. Ezbairik gabe, baldintzatu egingo luke gobernabidea, eta autodeterminazio erreferendumak onartzea jarriko luke ezinbesteko baldintza gisa zernahi pauso emateko.

Arazoa da nola iritsi horraino, bereziki aintzat harturik gauzak nola dauden Katalunian eta Euskadin: Bildu eta Puigdemonten Crida, izan ere, denak batzearen alde egon litezke, baina ERC eta EAJ, ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.