Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Errealitatea

2019ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Errealitatea gauza bat da, eta errealitatearen kontakizuna, berriz, beste bat. Gaur egungo gizarteetan bereziki, botereak beti izaten du tentazioa berak errealitateaz egindako kontakizuna inposatzeko errealitatearen gainetik, baliabide gisa erabiliz bai estatuak eta haren inguruan biraka dabiltzan enpresa handiek hartutako zenbait erabaki gogor eta bai enpresa horien eta estatuaren inguruan dabiltzan hedabideak.

Nire herrialdean, aste honetan, bi gertakari oso-oso ikusgarri izan dira, biak ere kontakizun interesatuak desegiteko bide horretan eginak. Lehena osteguneko greba orokor arrakastatsua izan da, zeina larunbateko manifestazio arrakastatsutik egun gutxi batzuetara egin baitzen. Aste bakar batean, mobilizazio ziklo bat gertatu da katean.

Baliteke jendea triste egotea, baina, kaleko indarra ikusita, inork ezin du ukatu mugimendu independentistak aurrera segitzen duela, eta azken hilabeteetan baztertuak ziruditen zenbait sentipen berriz piztuta, gainera. Ostegunean, jende askok esan zidan berriz ere sortua zela 2017ko urriko giro hura. Eta halaxe izan.

Gertatu den bigarren gauza, berriz, hauxe da: auzia aurrera doan heinean, gero eta agerikoagoa da akusazioa asmakeria zeharo zentzugabe bat dela, fabrikazio erabateko bat, eutsi ezinezkoa. Ez daukate oinarririk akusazio horiek egiteko, eta askoz ere gutxiago kartzela zigor horiek ezartzeko.

Haiek, ordea, kontakizunari helduko diote tinko, eta horren froga da, adibidez, bankuek erabakia hartu izana El PeriĆ³dico egunkaria Prensa Iberica taldeari oparitzeko, hartara ez dadin gelditu MediaPro-ren esku, talde hori independentistatzat baitaukate. MediaProk, berez, eskaintza ekonomiko eta profesional askoz hobea egina zuen, baina bankuek, Caixa buru, nahiago izan dute 70 milioi galdu. Erridikulua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.