Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

65

2019ko martxoaren 31
00:00
Entzun
BERRIAk Miquel Icetari egindako elkarrizketa izan da Espainiako hauteskunde kanpainako lehen kolpe handia. Pertsona berezia da Iceta. Betidanik estimatu izan dizkiot konplexutasuna, gaitasun poliedrikoa eta jardun parlamentario ona. Hala ere, ezinago bistakoak ditu ezaugarri txarrak ere, eta, batik bat, gure herrialdea jasaten ari den oinazean duen erantzukizuna: Iceta eskuin postfrankistara hurbiltzea ezinbestekoa izan zen 155.aren bitartez oinaze hori eragiteko.

Nolanahi ere, Icetak badu nabarmentzeko modua ematen dion jakinduria intelektual bat ere. Eta zueneko elkarrizketan agerian geratu zen hori. Icetak trikimailu intelektual bat baliatu zuen, konturatu gabe halakorik ere jada ez zaiola zilegi inori.

Izan ere, esaldi horren zentzua ez datza kopuruan, ezpada kontzeptuan. Katalanen %65ek independentzia eskatuz gero, demokraziak zerbait egin beharko du; hori eman du aditzera. Eta «zerbait egin beharko du» horixe zen giltzarria, ikusirik zer erreakzio izan duen haren alderdiak. Iceta oraindik ere sinetsita dago demokraziak zerbait egin beharra daukala, baina haren alderdikideek jada ez dute sinesten demokrazian ere. Katalan guzti-guztiok independentzia nahiko bagenu ere, ez legoke zer hitz eginik. Horrainoxe iritsia da PSOE.

Zorionak, bada, zuen elkarrizketarengatik, eta, Martxelo, zilegi izan bekit gogoeta hau ekartzea hona. Badakizu betidanik miretsi izan dudala zuen erabakitasuna, BERRIA egunkari global bilakatzekoa, eta edozeri buruz euskaraz aritzekoa, normal-normal, beste edozein hizkuntzatako egunkari batek egingo lukeen moduan, beste edozeinek bezainbesteko erantzukizun profesionalaz edo are handiagoaz. Icetari egindako elkarrizketak halako zalaparta sortu izanak berak erakusten du ezinago egokia izan zela bere garaian egin zenuten hautua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.