Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Tsunamia

2019ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Tsunami Demokratikoak muga administratiboak itxi berri ditu berri Emporda eta Villespir artean eta Gipuzkoa eta Lapurdi artean, eta oihartzun handiko albistea da hori: espektatiba berri eta interesgarriak piztu ditu, eta horien artean dago, jakina, gure bi herrialdeek elkar babestea eta elkarlanean aritzea.

Ekiteko eta antolatzeko metodoari dagokionez, ez da harritzekoa mugimendu horrek hainbesteko interesa piztu izana mundu osoan. Atentzio handia ematen du haren berritzailetasunak. Aireportua okupatzeko deia egin zuenean, esaterako, gai izan zen hegazkineratzeko milaka txartel erosi eta inprimatzeko, hartara Poliziari lana zailtzeko. AP-7 autobidearen okupazioa hasi berritan ere, agertoki oso bat muntatu zuen minutu gutxi batzuetan, bere foku eta guzti, eta aire zabaleko sukalde bat, eta baita, are, komun eramangarri bat ere, hantxe, bideen erdian. Iparraldetik trabatu zuen errepidea, eta, Behobian, ibilgailuak erabili zituen mobilizatzeko tresna gisa. Gauza berri asko dira, kontzeptu apurtzaile asko, eta normala da arreta piztea.

Horixe gertatzen da bereziki aplikazioarekin. Tsunamiaren app-a pertsona batek beste bati pasatuz aktibatu daiteke soilik: app-a desblokeatzeko, jadanik aplikazioa badaukan norbaitek pasatu behar dizu QR ospetsu hori. Horrela, konfiantzazko kate zinez fidagarri bat sortu da, modua eman duena jende ugari konektatzeko —40.000 lagun dagoeneko— esparru oso seguru batean. Badugu, hain zuzen, horren erakusgarri bat: asteazkenean, Tsunamiak Gironako AHTaren geltokian manifestatzeko deia egin zuen, baina, aldi berean, bere jendeari abisatu zion deialdi faltsua zela, Polizia distraitzeko eta, hala, autobidea lasai hartzeko. Emaitza tatxagabea izan zen, eta Tsunamiak berriz ere erakutsi du fenomeno berritzaile bat dela eta zeresan handia emango duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.