Vicent Partal.
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Ez da trikimailu hutsa

2020ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Bat nator zurekin, Martxelo: sable hotsa beti izan daiteke, azken finean, edozer justifikatzeko estrategia. Egia da hori, eta historikoki hala izan da. Baina, guztion zoritxarrerako, iruditzen zait trikimailu bat baino zerbait gehiago dela.

Zutabe hauetan frankotan adierazi dugun bezala, Espainiaren berezitasuna, neurri handi batean, estatua demokraziara egokitzeko duen ezinean datza. Eta hori aise demostra daiteke boterearen zutarri nagusiei dagokienez: erreparatu justiziari, poliziari, diplomazia zerbitzuari, armadari. Frankistaz, autoritarioz beteak.

Aste honetan, kabo galiziar bati egindako elkarrizketa argitaratu dugu guk eta Nós Diario-k: Marcos Santos zen elkarrizketatua, Espainiako armadak errepresaliatua antifaxista izateagatik. Halaxe gabiltza oraindik, eta uste dut horregatik jarduten direla militar erretiratuak beren tradizio militarretako batean: beraiek mintzatzen dira armak gaur egun dituztenen izenean.

Azken finean, denak du bere esplikazioa. Gaur egungo Espainia moldaketa baten ondorio da: Ameriken Espainia hura —bi hemisferioen Espainia, Cadizko konstituzioarenhitzekin esanda moldatu, eta Maroko kolonizatu zuen Espainia bilakatu izanaren ondorio, non armadak rol erabakigarria izan duen nazionalismo espainiarraren eraketa ideologikoan.

Eta ez dut hitz egiten Kataluniako, Galiziako eta Euskal Herriko nazioez bakarrik. Gemma Torres irakasleak badu liburu bikain bat (La virilitat d'Espanya a l'Africa [Espainiaren gizontasuna Afrikan], Afers argitaletxea), bioi gomendatzen dizuedana: ezin hobeto deskribatzen du nola Espainiako armadak, Marokoren kolonizazio konpentsatzailearen bidez, matxismoa eta bestearenganako erdeinuaare arrazakeria ere bilakatu zituen espainiar identifikazioaren ezaugarri.

Ameriketako independentistek kanporatu zutelarik, Espainia bere inperio falta konpentsatzen saiatu zen Marokoko liztor habian sartuta, eta handik etorri ziren Franco eta haren armada. Bai eta, asteko polemikan ikusi den bezala, gaur egun oraindik nozitzen ditugun ondorioak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.