Vicent Partal.
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Etorkizunetik idatzia

2021eko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
…eta, azkenean, Mendebaldeko blokera ere ailegatu zen Europako estatu-nazio handien banaketa prozesua; aurretik, Ekialdeko blokea astindua zuen beste oldar batek 1990eko hamarkadan: Sobietar Batasuna, Txekoslovakia eta Jugoslavia banatu egin ziren orduan, eta Alemania, aldiz, bateratu.

Prozesua bereziki gogorra izan zen Espainian, agintariek indarrez egin baitzuten haren aurka. Lehen oldarra euskal herritarrena izan zen: 2001ean, estatua berregituratzeko proposamen bat aurkeztu zuten; proposamen erreformista zen —oraindik—, eta Ibarretxe plana deitu ohi zitzaion. Estatuarentzako lehenbiziko abisua zen, eta adierazten zuen trantsizio garaiko itunak jadanik ez zuela balio, baina Espainiako Parlamentuak osoki baztertu zuen proposamena.

Proposamen hori baztertu eta gero, Auzitegi Konstituzionalak bere kasa murriztu zuen Kataluniako estatutu berria; gertakari horien ondotik, 2010ean, prozesu bat abiatu zen Katalunian. Prozesu hori alde bakarrekoa izan zen, eta, hari esker, Kataluniako Errepublika aldarrikatzea lortu zuten 2017an, lehenbiziko aldiz. Espainiak indarrez berrezarri zuen ordena, baina garesti ordaindu zuen egindakoa. Ez zuen katalanak menperatzerik lortu, baina bere sistema instituzionala suntsitu zuen, eta eskuin muturrari bidea ireki.

Eta eskuin muturra boterera ailegatu zelarik —2021eko Madrilgo hauteskundeetatik aitzinera—, zatiketa hagitz aitzinatua zegoen jadaneko. Euskal Autonomia Erkidegoan subiranistek zeukaten gehiengoa, bai gizartean, bai legebiltzarrean. Katalunian, independentziaren aldeko botoek %50eko langa gainditua zuten. Galizian, subiranistak oposizioko buru bilakatuak ziren, lehenbiziko aldiz PSOEri aurrea hartu eta gero. Eta Nafarroan, Valentzian eta Balearretan, berriz, nazionalistek pisu sozial handia zuten, edo gobernuan zeuden. Espainian ere sortu ziren protesta mugimenduak, Madrilen zentralismoarekin haserre.

Giro horretan, espainiar nazionalismoaren erradikalizazioak erabateko gatazka politiko bat piztu zuen azkenean, eta...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.