Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

ZUZENDARIEN GALEUSCA

Mas-Colell

Vicent Partal - 'Vilaweb'-eko zuzendaria

2021eko ekainak 20

Andreu Mas-Colell munduko ospe oneneko ekonomialarietako bat da. Harvardeko katedraduna da, eta edozein herrialdetako ikasleek ondoen ezagutzen duten mikroekonomia eskuliburuaren egilea. 1995. urtean Kataluniara itzuli zen, Pompeu Fabra Unibertsitatea sortzeko; aurrerago, Unibertsitate sailburu bihurtu zen, Jordi Pujolen gobernuan, eta Ekonomia sailburu gero, Artur Masenean. Ez dago autodeterminazio eskubidearen aurka, baina ez du uste posible denik independentzia lortzea, eta nazionalismo katalanaren barruan «moderatuak» esaten zaien ahotsetako bat da aspalditik.

Orain, Mas-Colell irakasleak egoera guztiz ezohiko bati egin beharko dio aurre. Aste pare bat barru, Espainiako autoritateek, eta zehazki Kontu Auzitegia deiturikoak, konfiskatu egingo dizkiote etxea, pentsioa eta banku kontuak, Generalitatearen kanpo ekintzaren kontrako errepresioaren testuinguruan. Mas-Colellek 77 urte beteko ditu hil honen 29an, eta urtebetetze berezia izango da; izan ere, egun horretan bertan jakinaraziko diete berrogei auzipeturi zenbat lapurtuko dieten bizitza osoan egin duten lanaren eta esfortzuaren fruitu den dirutik, besteak beste Generalitatearen aurrekontuan gobernuaren kanpo ekintza onesteaz akusatuta egoteagatik, nahiz eta ekintza hori legezkoa den guztiz.

Mas-Colellen seme Alex Masek (@AlexMasPton) Twitterren salatu du egoera hori, eta asaldura handia eragin du Estatu Batuetan eta Europan. Alex Mas ere katedraduna da, Princetonen, eta Etxe Zuriaren aurrekontu bulegoaren zuzendaria izan zen Barack Obama presidente zela. Inork ez du ulertzen nola litekeen halako zerbait gertatzea, eta arlo akademikoko jende inportante askori auzitan jarrarazi die ea Espainia demokraziatzat har ote daitekeen. Hala, berriro ere, Espainiako Estatuaren zapalkuntza goseak bumeran efektua eragin du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.