ENBAXADA BILA

Arauak bete gabe

Vicent Partal.
2020ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Ostiral honetan urtea bete da Atxiloketa Arbitrarioei Buruzko NBEko Lantaldeak, bere irizpen batean, Espainiako Estatua kondenatu zuenetik buruzagi politiko independentista espetxeratuen eskubideak urratzeagatik, eta berehala askatzeko eskatu zionetik. Urtebete pasatu da, eta Espainiako historiako aurrerakoiena dela dion gobernu horrek oraindik ez dio kasurik egin Nazio Batuen Erakundeari. Oraingo honetan ezin du aitzakia gisa erabili PPren gobernuaren kontua izan zela.

Bost aditu independentek osatzen dute NBEko lantalde hori; haiek Giza Eskubideen Kontseiluaren agindu zuzenak jasotzen dituzte atxiloketa arbitrarioei dagozkien kexa indibidualak ikertzeko, eta irizpen juridikoak ontzen dituzte, non ebazten baitute ea gertatutakoa bat datorren nazioarteko arauekin eta ea ondo errespetatu diren NBEko estatu kideek bete beharreko itunak.

Sortu zen urtetik, 1991tik, talde horrek 1.200 irizpen baino gehiago egin ditu. Normalean, giza eskubideak etengabe urratzen diren herrialdeei dagozkie irizpen horiek, eta gutxitan Europakoei. Hala ere, herrialde gutxi ausartzen dira, Espainia ausartu den bezala, erakunde horren ebazpenei men ez egitera. Besteak beste, haren funtzionamendu sistema oso garantista delako. Ez da auzitegi bat; aitzitik, ikertzen duenean harremana izaten du herrialdeko agintariekin, eta haien alegazioak aztertzen ditu.

Espainiaren erreakzioak, alde horretatik, atentzioa eman die NBEkoei, biziki, eta ez bakarrik desobeditzera ausartu delako, baita erakunde horren aurkako kanpaina mediatiko bat hasi duelako ere. Horrek zalaparta handia sortu du, eta baliteke azkenean Espainiaren kontra bihurtzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.