Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Urriak 27

2018ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Atzo urtebete onartu zuen Kataluniako Parlamentuak independentzia adierazpena. Gaur ez gaude duela urtebete pentsatu eta desiratuko genukeen egoeran. Baina ez gaude, ezta hurrik eman ere, Espainiako Gobernuak duela urtebete pentsatu eta desiratuko zukeen egoeran. Badirudi erdibidean gaudela.

Egia da aldarrikapena ez dela mamitu, baina independentismoak bere esku ditu kartak oraindik ere: 155.a garaitua dago, erakundeak kontrolpean daude, zirriki-zarraka bada ere, eta, datorren asteartean, erbestealdia hasi eta urtebetera, modu solemnean aurkeztuko da Generalitateko jauregian Errepublikako Kontseilu Berria, jada independentzia adierazpenaren gerizpean eta Espainiako legediatik erabat kanpo sorturiko lehen erakundea.

Egia da herritarren animoak erasanda daudela. Jende andanak espero zuen askoz ere jokabide hobea izango zutela alderdi politiko independenteek, eta zapuztuta daude elkarren arteko desadostasun etengabeak direla-eta, gehiago parlamentuan gobernuan baino. Oso zaila da, ezinezkoa ez esatearren, autonomia gainditzea gobernu autonomiko batetik abiaturik. Eta egia da, halaber, urtebeteren buruan badirela zenbait galdera —gero eta gutxiago— erantzuteke daudenak asteburu luze bezain bitxi hartan gertatu zenaz, alegia, independentzia aldarrikatu eta 155. artikuluaren aplikatzen hasi eta erbesteratzea edo kartzelatzea iritsi artean gertatutakoaz. Galdera horiexek dira buruzagi independentisten harreman txarren bazka.

Baina, hori guztia esanda,oker ezinago larria izangolitzateke hamabi hilabeteotan sendotu den hori guztiamespretxatzea, bai eta aurreratu den guztia ere, herrialde honetan barreiaturiko erresistentzia. Eta are oker larriagoa izango litzateke alde batera uztea Kataluniak eta haren erakundeek goitik behera ebaki dutela erregimen postfrankista, haren historiako krisirik larrienera eramateraino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.