Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Maragall-Puigdemont

2019ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Aurreko igandeko hauteskundeen emaitzek lurrikara handi bat ekarri dute Kataluniara. Ez, hain zuzen, ustekabeko emaitzak izateagatik, espero bezalakoak izan baitira, ezpada eragin dituzten ondorioengatik. Bi gune ezin nabarmenago izan dira: Europako Parlamentua eta Bartzelonako alkatetza.

Espero bezala gertatu da bietan: Puigdemont presidentearen zerrenda eta Ernest Maragallena gailendu dira.

Bartzelonako Udalean, ERCk bildu du boto gehien, baina hamar zinegotzi ditu, Ada Colauren Barcelona en Comuren hautagaitzak bezala. Zinegotzi bat falta zaie gehiengo absolutua izateko, eta gainerako konbinazioak ezinezkoak dira teorian. Edo ezinezkoak ziren. Zeren martxan jarri baita operazio bat, orain dela astebete kontuan hartu ere egiten ez zena, alkatea Maragall izan ez dadin: Colauk, PSCk eta Ciudadanosek, hau da, Manuel Vallsek ados jarri behar lukete horretarako. Ez dirudi erraza izango denik ados jartzea, baina hizketan aritze hutsak argi erakusten du zenbateraino dagoen muturreraino eramanda Kataluniako egoera, espainiarrek kemen independentistari dioten beldurra dela kausa.

Beldur hori ezin gehiago handitzen da Carles Puigdemont tartean denean. Haren hautagaitzak berebiziko arrakasta izan du, berdintzen zaila, nahiz eta komunikabide askok erabaki duten balioa kentzen saiatzea. Beren gisa aurkeztu, kanpoko aliantzarik gabe, eta milioi bat boto bildu: Kataluniako boto guztien %28,5; azken zazpi urteetako hauteskunde guztietan inork izaniko emaitzarik onena; %31 gehiago, konparatuz gero presidenteak berak orain dela urte eta erdi 155.aren inguruko hauteskundeetan lortutako botoekin. Horra hor zergatik dago halako histeria bazterretan. Bai Madrilen, baina baita Bruselan ere...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.