ERASO SEXISTARIK EZ

2018ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Bestetan, Baiona Handi eta Ttipiko karrikak zikinak egoten dira. Urteak pasatzen dira, eta zaborra gehiago metatzen. Hain zuzen ere, azken urte hauetan eraso sexistak eta jarrera matxistak emendatuz joan dira. Horietatik gutxi dira, aldiz, salatuak, eta oraindik gutxiago epaitegietan kondenatuak. Samuel Vuelta-Simon Baionako prokuradoreak adierazitako zifren arabera, azken bost urteetan hamar bat sexu eraso salaketa jarri dituzte urtero besten testuinguruan. Haren hitzetan, hiriko segurtasun bideoek dute laguntzen gertatutakoak delituak edo krimenak deliberatzen. Hamar bat salaketen artean, bakarrik bi edo hiru direla frogatuak eta kondenatuak. Vuelta- Simonen arabera, gainera, bestetan gertatzen diren eraso sexista eta bortxaketa gehienetan biktimak eta erasotzaileak ezagutzen dute elkar.

Mugimendu feministen lana

Urteak dira instituzioen partetik erantzukizun eta jarrera hutsa salatzen dutela Alternatiba Feminista Baten Alde eta antzeko elkarte feministek. Beraz, beraiek dituzte martxan jarri eraso sexisten kontrako prebentzio kanpainak eta egitasmoak. Aurten, Alternatiba Feminista Baten Aldek hamabost ostatu parte hartzaileetan, erasoen aurkako kanpaina eraman du, pegatinak eta gidak banatuz. Proiektua babesten duten tabernetan, eraso sexista baten aurrean nola erreakzionatu behar den informazioa jaso ahalko da hauetan. Alternatiba Feminista Baten Alde elkartea ez da bakarra borroka horretan. Planing Familial ere ibiltzen da, urtero informazio mahai batean emakumeak informatzeko eta haiekin hitz egiteko prestasuna izanez. Gainera, duela aste bat, Zizpa gaztetxeko lokalean, emakumezkoentzako autodefentsa ikastaroak antolatu eta egin dira. Aitzina! gazte abertzaleen mugimenduak Patxa plazako besta alternatiboetan segurtasunez ibiltzeko protokoloa sortu du.

Herriko etxea parte zibil

Jarrera malgua iraganean utzi nahi du aurten herriko etxeak, eta eraso sexisten aurkako kanpainia eta protokolo eraginkorra planteatuko dituela uste du. Alde batetik, « Ez, ez da » lelopeko kanpainia egin du hiru afixa ezberdinekin, inoiz taldekide bat bakarrik uztea abisatzen du. Bestetik, eraso sexisten salatzeko telefono zenbaki zuzen bat martxan jarriko du besten bost egunetan.

Azken momentuko berria Jean-Rene Etxegarai auzapezak du egin prentsa agiri baten bitartez. Adierazi duenez, sanferminetan udalak egiten duen bezala, Baionako Herriko Etxea parte zibila gisa jarriko da auzitegietan edozein sexu erasoren salaketen aurrean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.