Moldaviak ez du baieztatu Moskuren ohartarazpena
Errusiako Defentsa Ministerioak atzo adierazi zuen Ukraina Transnistriaren aurkako «probokazio armatu bat» prestatzen ari dela. Moldavia eta Ukraina artean dago Transnistria, eta 1991tik, Sobietar Batasuna desegin zenetik, independentea da de facto.
Moldaviako Gobernuak, baina, ez zuen Errusiaren informazioa baieztatu, eta lasaitasunerako deia egin zuen. Moskuren arabera, Kievek «aitzakia» bezala erabiliko du «Errusiako indarren ustezko eraso baten eszenifikazioa».
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.