EDITORIALAK

2016ko azaroaren 10a
00:00
Entzun

«Trump presidentea»

«Donald Trump AEBetako 45. presidente hautatu dute. Hitz horiek sekula ez genituela idatziko uste genuen. [...] Amerikar guztiek onartu behar dute boto-emaileen iritzia, eta gure herrialdearentzako eta munduarentzako emaitza onenaren alde lan egin. [...] Zer esan nahi du honek praktikan? Lehenik, itxaropena izatea Trump uste dugun baino presidente hobeagoa izango dela, eta hura babestea bide onetik doanean. [...] Espero dugu ulertuko duela AEBetako gobernu sistema ez dela ez pertsona batentzako ez pertsona bati buruzkoa. [...] Bulego Obalaren boterea ez da etsaiak zigortzeko baliatu behar. [...]AEBen lidergoa zalantzan dagoen mundu bat jarauntsi du».

The Washington Post

«Donald Trumpen matxinada»

«[...] Norabiderik gabeko txioz eta loturarik gabeko hainbat diskurtsoz osatutako urte eta erdi baten ostean, ez gaude ziur. [...] Ez dakigu gai ote den kontu baten inguruan zentratzeko eta ondorio zentzudun batera iristeko. [...] Ez dakigu ba ote dakien zer den munduko armategi nuklear handienaren kontrola izatea. Hau da dakiguna: historia modernoko prestakuntza txikiena duen presidentea dela. Esan eta egin duenarengatik dakigu hori. Kezkarik gabe esaten ditu gezurrak».

The New York Times

«Trumpen garaipenak zalantzan murgilduditu AEBak»

«[...] Trumpen garaipenaren gakoetako bat da merkataritza librearen itunen aurka duen jarrera. [...] Haren izendapenak aliatuekiko harremana zailduko du. [...] Baina Trump amerikarrek hautatutako presidentea da. Eta demokrazian, pisuzko arrazoia da emaitzak indarkeriarik gabe onartzeko. Aurkariek oposizio eraikitzailea eta zintzoa egin behar dute. [...] Oposizioak osatutako horma bat aurkituko du parean, atzerriko musulmanen sartzea debekatu nahi badu edo Clinton kartzelatu. [...] Trump laster konturatuko da bere proposamenak ez direla bideragarriak. Egia esanda, ez dira proposamenak, helburuak baizik».

USA Today

«Ondorioei aurreegin behar dieteTrumpek eta AEBek»

«AEBak handi egin nahi baditu berriz, bere lehen eginbeharra eskubide zibilak bermatzea du». [...] Denen izenean hitz egiten zuela esanda, ezinezkoak diren hainbat neurri proposatu ditu».

The Boston Globe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.