Ezkaba ingurua hesitzeko plana eten du Espainiak

Aierdi lehendakariordeak «oso positibotzat» jo du erabakia. Aurreko egitasmoa gelditu, eta beste proposamen bat egingo du Madrilek

Aitzoaingo kuartela handitzeko lanak hasi dituzte. IDOIA ZABALETA/FOKU.
Uxue Gutierrez Lorenzo.
2019ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Atzera egin du Espainiako Defentsa Ministerioak, eta, oraingoz, bertan behera utzi du Aitzoaingo (Berriobeiti, Nafarroa) kuartelaren eta Alfontso XII.a gotorlekuaren arteko eremua hesiz ixteko asmoa. 2018ko otsailean aurkeztu zituen Ezkaba mendiaren inguruko bi proiektu: Aitzoaingo kuartela handitzeko plana —martxan da—; eta «tiro eremuaren inguruko segurtasun tartea zabaltzeko» proposamena. Horren ondorioz, 4.550 metroko luze eta 500 metro zabal izango litzatekeen hesi bat eraiki nahi zuten militarrek, Ezkaba mendia hesituz Aitzoaingo kuarteletik gailurreko gotorlekuraino. Horren ordez, «beste proiektu bat» aurkeztuko du.

Madrilen erabakia begi onez ikusi du Nafarroako Proiektu Estrategikoetako lehendakariorde Jose Maria Aierdik: «Espazioaren erabilera publikoa da oinarrizko arazoa». Haren aburuz, hesitze proiektuak sortutako ezinegonaren ondorio da aldaketa: «Udalen eta eragile sozialen mobilizazioek ekarri dute». Proiektua geratzeko eskatua zieten SOS Ezkaba plataformak eta Nafarroako Mendizale Elkarteak Berriobeitiko Udalari eta Nafarroako Gobernuari. Denak bat datoz, Aierdiren esanetan: «Ezkaba ondare natural eta kulturala da, eta hesitzea horren aurka joatea litzateke. Gure lehentasuna ingurua espazio publiko gisa berreskuratzea da». Natur parke gisa egokitzeko proiektua onartu zuten iaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.